Ekitaldia
Hitzaldia. Una mirada experta a la ciberseguridad, Floren Molina
2025/12/15 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak eta Canal Europak antolatutako hitzaldia:
Una mirada experta a la ciberseguridad
Gaur egun, zibersegurtasuna da kezka handiena eragiten duen
gaietako bat, ez bakarrik enpresen eta erakundeen artean, baita
herritarren artean ere.
Floren Molinaren hitzaldiaren helburua da
arlo horretan orientatzea eta zibererasoen aurrean tresna hobeez
hornituta egotea.
Floren Molina. Donostian jaioa. Bere bokazioa ingeniaritzarantz eta segurtasun informatikorantz bideratu zuen. Bere esperientzia oinarri teknikoetatik dator, sistemen ingeniaritzan nahiz konpromezu-ondorengo ikerketan jardun baita, bertan txertatuz sareen eta sistema operatiboen ezaguera eta malwareen jokabidea. Bere ibilbide osoan zehar detekzio, korrelazio eta automatizazio defentsiboen plataformen garapenean buru izan da, eta analistekin, arkitektoekin eta garatzaileekin lankidetza estuan aritu da ingurune erresiliente eta trazagarriak eraikitzeko.
Jorge Ruiz de Garibay. Donostian jaio zen 1974an, eta
Informatika Azpiegituren Administratzailea da CAF Taldean. Sektorean
25 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta sareak eta sistema
informatikoak kudeatu ditu hainbat enpresatan 1998tik. Segurtasun
telematikoko sistemak ezartzen eta hodeiko zerbitzuak administratzen
espezializatu da.
Partaideak: Floren Molina; Jorge Ruiz de Garibay.
(Hizkuntza: castellano)

Areto nagusia
Kultura
Agenda KMK