Ekitaldia
Hitzaldia. Abiazio komertzialaren eta guden arteko erlazioa Euskal Herrian (1919-1939), Iñaki Etxaniz
2025/12/17 19:00 - 21:00
KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialariaren Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:
Abiazio komertzialaren eta guden arteko erlazioa Euskal Herrian (1919-1939)
Hitzaldi honek Euskal Herrian, 1919 eta 1939 bitartean, lan egin zuten bi airelinea aitzindariren historia kontatzen du. Lehenengoa, Société des Transports Aéronautiques du Sud-Ouest (STASO), Lehen Mundu Gerraren ondoren jaio zen, 1919an, gudarako sortutako hegazkin zaharrak erabiliz. Bigarrena, berriz, Air Pyrénées, Gerra Zibilean jaio zen, 1936an, eta fabrikazio berriko hegazkin zibilekin lan egiten zuen. Bi kasuetan, behar ekonomikoek bultzatutako ekimenak izan ziren. Lehenengoak turismoa eta merkataritza harremanak suspertzea zuen helburu, eta Miarritzeko kasinoek eliteko turismoa erakartzeko finantzatua zegoen; bigarrenak, berriz, gerra testuinguruan biziraupen ekonomikoa eta politikoa ziurtatzeko premiari erantzuten zion, Errepublikaren kontrolpeko eremuen arteko konexioak bermatzeko asmoz.
Iñaki Etxaniz Tesouro, historialari ekonomikoa da. Industria, azpiegiturak eta bereziki aeronautika aztertzen ditu. Historia Garaikidean doktoratuta, gaur egun, irakasle atxikia da Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Sailean, eta Espainia Garaikidearen Historia Ekonomikoa eta Historia Ekonomikoa bezalako irakasgaiak ematen ditu.
Partaideak: Iñaki Etxaniz; Beñat Eguíluz.
(Hizkuntza: euskara)

Areto nagusia
Kultura
Donostia
Agenda KMK