Beasaingo Ugartemendiko biribilgunearen obrak amaitu dira
Inguruko trafiko eta oinezkoen segurtasunerako beharrezko lanak egin dira.
Inguruko trafiko eta oinezkoen segurtasunerako beharrezko lanak egin dira.
Erasoa jasan duen emakumeari “elkartasun eta babes osoa” helarazi dio Miren Elgarresta Berdintasuneko zuzendariak; “Gipuzkoan ez dute lekurik emakumeen duintasunaren eta sexu askatasunaren aurkako jokabide matxistek”, adierazi du.
Markel Olano diputatu nagusiak Donostiako Eskuzaitzeta poligonoan iragarri du etorkizuneko mugikortasunerako erreferentziazko zentroaren obren hasiera, 14,2 milioi euroko aurrekontuarekin eta 15 hilabeteko iraupenarekin.
MATER-ek ZERO ZABOR URETAN itsas hondakinen sentsibilizazio egitasmoari hasiera eman dio “hondakin onena, sortzen ez dena” lelopean, udara honetan Hondarribia, Getaria, Ondarroa, Bermeo, Portugalete, Bilbo, Mutriku eta Pasaiako portuetan egongo dena.
Diputatu nagusia Lezoko alkatearekin bildu da Etorkizuna Eraikiz kapsulak jasotako ekarpenak aztertzeko eta tokiko ekimen nagusiak ezagutzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik bultzatua, eskualde guztietan aurkeztu da Hariak estrategia, eta 1.300 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute.
Dendatu autodiagnostikorako tresna Naturklimaren webgunean dago eskuragarri, eta Gipuzkoako saltokiek jasangarritasun eta zirkulartasun irizpideetan oinarritutako autodiagnostikoa egin dezaten sortu da, horrela, kudeaketa ekonomia zirkularrera egokitu eta trantsizio ekologikoaren erronkaren aurrean modu lehiakorrean koka daitezen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, berriki Zarautzen emakume batek salatu duen sexu erasoa irmoki salatu eta arbuiatu nahi du.
Kontseiluak Auzitegi Gorenak ebatzitakoa bete du, eta borondatezko erretiro aurreratua hartzeagatik ematen ziren primak bertan behera gelditu dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Inklusioko Plan berri bat aurkeztu du datozen bost urteetarako, pertsonalizazioan aurrera egiteko eta gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei arreta emateko eskualde sareak bultzatzeko helburuarekin.