Arturo Valls, Omar Ayuso, Sonsoles Ónega, Nacho Vigalondo, Ane Gabarain, Martin Urrutia, Ana Wagener, Josep Cister eta Carles Portak ‘Crossover. Cultura de Series’ jaialdiaren 8. edizioan parte hartuko dute
Crossover Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak sustatutako eta Kultur Factory kultur agentziarekin elkarlanean antolatutako jaialdia da. Crossover-en estreinaldi esklusiboak izango dira: ‘La caza del solitario’, Movistar Plus+-en true crime original bat, eta ‘Mariliendre’, Atresplayer-en jatorrizko telesaila, Javier Calvok eta Javier Ambrossik ekoitzia
