Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/10/30
Lurralde antolaketaAzaroaren 6an eta 7an Ficoban egingo den METREXen udazkeneko konferentziak aukera emango die sarea osatzen duten berrogeita hamar hiri eta eskualde baino gehiagori MUGI sistemaren tamainako proiektuak, Vía Irun eta Gipuzkoako bizikletaren estrategia ezagutarazteko.
2025/10/09
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez buru duen departamentuak 190.000 euroko partida bat du hiri-eremuak berreskuratzeko esku-hartzeak diruz laguntzeko, lurralde-kohesioari laguntzeko.
2025/09/23
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Alkiza, Altzaga, Amezketa, Ataun, Baliarrain, Gaintza, Getaria, Larraul, Lizartza, Mutiloa, Orio eta Orexa izango dira laguntza horien onuradunakk Laguntza hauel 7.000 biztanletik beherako herriek beren plangintzan iraunkortasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, jorratu ahal izatea eta, horrela, 2006ko lurzoruaren euskal legea betetzea helburu dute.
2025/09/19
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez: “Pasaiako badiaren ingurua lehengoratzeko jarduketak lehentasunezko ardatz estrategikoa dira nire sailarentzat, Pasaiako herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko aukera ematen baitigute. Inguru horretako ingurumena eta ekonomia lehengoratzearen aldeko gure apustua irmoa da, eta horrekin jarraituko dugu pasaitarrei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko, haien ongizaterako mesedegarri izan daitezen. Eremu degradatuak berreskuratzeko lanean jarraituko dugu, eta maila guztietan eta erakundeekin elkarlanean arituko gara eremu hori hobetzeko urratsak ematen jarraitzeko. Gipuzkoa kohesionatuagoa eta, beraz, bidezkoagoa eraiki nahi badugu, funtsezkoa da historikoki degradatuen egon diren guneetan inbertitzea".