Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/03/14
Lurralde antolaketaGipuzkoako hainbat herritan egingo diren bost saio horietan gai hauek jorratuko dira, besteak beste: klima-aldaketa eta horrek gure kostaldean duen eragina, 2035ean izan behar dugun lurralde-eredua, Donostiako Easoko bide-hondartzan irekiko den hirigintza-aukera edo turismoak gure hirietan duen eragina.
2025/01/16
Lurralde antolaketaXX. mendearen lehen erdian Donostiak egindako 140 argazkiren erakusketa Lola Horcajok eta Juanjo Fernández Beobidek komisariatu dute, eta datorren igandera arte, urtarrilak 26, egongo da zabalik Donostiako museoan
2024/12/19
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak eta Teo Alberro alkateak jarduera horiek jasotzen dituen hitzarmena sinatu dute ostegun honetan.
2024/12/09
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez buru duen departamentuak 96.000 euroko dirulaguntza emango dio Lezoko Udalari jarduera honen kostuak ordaintzeko. Hitzarmen hau Pasaialdea biziberritzeko prozesua bultzatzeko jarduera estrategikoen parte da.
2024/11/29
Lurralde antolaketaLau jardunalditan zehar, hainbat gai jorratu dira, hala nola hiri-irudia fatxadetan zehar, kasu historikoak, San Bartolome eta baserria unitate espazial gisa. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ekimen hori babesten jarraituko du 2025ean.
2024/11/23
Lurralde antolaketaEsku-hartzearen helburua Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen birgaitze-premiei erantzutea da eta Turismo Bulego berria egokitzea, turismo-helmugen lehiakortasuna hobetzea sustatzeko eta kultura-turismoa sustatzeko, tokiko erakundeek kultura-intereseko ondasun deklaratutako ondare historikoko ondasun higiezinetan sustatutako proiektuak babestuz, mantenduz eta birgaitzuz.
2024/11/19
Lurralde antolaketaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 200.000 euro emango dizkie 7.000 biztanletik beherako zazpi udalerriri 2024an, eta 250.000 eurora igotzea aurreikusten du 2025eko aurrekontu-proiektuan. Laguntza horiek herri horietako udal-plangintza berrikusteko eta egokitzeko gastuak finantzatzeko balio dute, jasangarritasuna, hiri-berroneratzea edo klima-aldaketa, besteak beste, azter ditzaten. Gainera, 2006ko lurzoruaren euskal legea betetzeko aukera ematen die.
2024/11/08
Lurralde antolaketaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jardunaldi bat antolatu du idazlearekin, azken hamarkadetan gure lurraldearen oinarri izan den hirigintza-ereduari buruzko gogoeta egiteko.