Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
Azpiegiturak
gaietarako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

10

2021/11/04

Mugikortasuna

Rafaela Romero Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak prentsaurrekoan aurkeztu dute, gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen berria, garraio publikoaren eta hiri mugikortasunaren kudeaketari dagokiona. Hitzarmen historikoa da, 650.000 eurokoa, hiriko Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planeko ekintzak eta programak garatzera bideratua, eta Gipuzkoako mugikortasun berriaren oinarriak ezartzen ditu.

2021/10/27

Azpiegiturak

Lanak sei hilabeteko epea izango dute eta 1,2 milioi euroko aurrekontua, eta 2022an lizitatuko direla aurreikusten da

2021/10/20

Azpiegiturak

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrera jarraitzen du Gipuzkoako lurraldean N-I eta A-15 errepideetan bidesari bat arautuko duen Foru Araua izapidetzen.

2021/10/18

Azpiegiturak

N-I eta A-15 errepideak Foru Arau berriak ezartzen duen sistemara egokitzeko, 12 hilabete beharko dira, gutxi gorabehera; beraz, guztia aurreikusitakoaren arabera badoa, sistema berria 2022. urtearen amaieran edo 2023. urtearen hasieran sartuko da indarrean.

2021/10/14

Mugikortasuna

Zuzkidura bi laguntza-lerro berritan banatuko da. Horien bidez, hain zuzen ere, herrien eta udalerrien konfigurazioa inbertitu, antolatu eta planifikatzeko behar diren baliabideak eman nahi zaie tokiko erakundeei, hurbileko mugikortasunari lehentasuna emanez, udalerriaren osasunean eta ongizatean eta herritarren ongizatean eragina izango duten garraiobide jasangarrien bidez

2021/10/13

Azpiegiturak

Kanpainaren helburua erabiltzaileek Abiatu gailua aurrez aurre eskatu ahal izatea da, autobia erabiltzeagatik kanona indarrean sartu aurretik.

2021/10/07

Azpiegiturak

Proiektuak 168.108,57 euroko inbertsioa dauka eta zortzi asteko epea. Hilabete honetan lizitatuko da eta, aurreikuspenen arabera, urtarrilean hasiko dira lanak.

2021/10/07

Mugikortasuna

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, "Pertsonen mugikortasun jasangarri eta irisgarria" izeneko mahai-inguruan parte hartu du gaur goizean, SUM Bilbao 21 (Sustainable Urban Mobility Congress) kongresuan. Nazioarteko erreferentziazko ekitaldia da, liderrak, erakundeak eta enpresak biltzen dituena etorkizuneko mugikortasunaren alderdi estrategikoen inguruko esperientziak eta konponbideak trukatzeko, ikuspegi jasangarri batetik.

2021/09/30

Azpiegiturak

Eztabaidaren ondoren, Foru Arau berria, ziurrenik, urtea amaitu baino lehen onartuko da.

2021/09/29

Azpiegiturak

Urazamendiko bidea hobetzeko obren helburua bidearen zati horren segurtasun orokorra hobetzea izan da, oinezkoek galtzadan ibili beharrik izan ez dezaten.