Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Mugikortasuna
Azpiegiturak
gaietarako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8
Aldundiak Astigarragako Garraio Zentroa handituko du, garraiolarien ongizaterako eta herrialdeko logistikarako funtsezko azpiegitura osatzeko helburuarekin

Ibilgailu astun eta berezientzako aparkaleku seguru eta zaindua, 151 plaza berrirekin, egungo instalazioekin konektatuta egongo da, eta Oiartzungo zentroarekin batera, Gipuzkoak gune logistiko gisa duen papera indartuko du

Azahara Domínguez diputatuak Euskotren kontzesionarioa bisitatu du, legegintzaldi honetan flotaren ia erdia berrituko duena

2025/07/15

Mugikortasuna

• 2015etik Lurraldebusen zerbitzua ematen duen enpresa honek 34 autobus ditu Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetan, eta ehun pertsona baino gehiago enplegatzen ditu.

Etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa: Lurraldebusek E21 linea egokitu du, irailaren 30era arte Hondarribiko aireportuko geralekua kenduta

2025/07/15

Mugikortasuna

• Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, Lurraldebusen E21 lineak Hondarribiko aireportuaren kanpoaldean geldialdia egiteari utziko dio uztailaren 21etik aurrera eta E30 linea martxan dagoen bitartean (ekainaren 20tik irailaren 30era), Hondarribiko erabiltzaileentzat bidaia erosoagoa egiteko eta, horrela, geldialdi horrek eguneroko joan-etorrietan sortzen zizkien eragozpenak arintzeko.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Zarauzko KL katealegaia lantegian izan da

Foru arduraduna enplegu bereziko zentro honetan izan da, Xabier Txurruka alkatearekin batera, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan du 75 pertsona enplegatzen dituen eta hazten dagoen zentro honek egiten duen lana.

Erakundeek Bidasoaldeko mugikortasun dispositiboa berraktibatu dute udari begira

2025/06/25

Azpiegiturak

Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzak eta Irun eta Hondarribiko udalek lehen koordinazio-bilera egin dute, aurreko urteetan afekzioak nabarmen murriztu dituzten neurriak mantendu eta indartze aldera

Lurraldebus, LGTBI+ kolektiboarentzako espazio seguru gisa sarera batzen den Gipuzkoako lehen garraio publikoko operadorea

2025/06/23

Mugikortasuna

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, bere departamentuak bat egin du Ortzadar LGTBI+ elkarteak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan bultzatutako sarearekin, zeinek 750 gune seguru baino gehiago dituen (500 fijoak eta 250 mugikorrak)

Ostiraleko uholdeek kaltetutako errepide guztiak berriro ireki dira

Diputatu nagusiak Tolosaldea eta Goierri bisitatu ditu egoeraren jarraipena eta galeren balorazioa egiteko. Foru Aldundiak lan-mahai bat aktibatu du uholdeak eragindako herrietako alkateekin, beharrezko neurriak abian jartzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak errepideen egoeraren azken eguneraketa eskaini du

Lur-jausiek eta eguraldi gogorrek hainbat errepide kaltetu dituzte; garbiketa lanak etengabe ari dira egiten, eta segurtasuna da une honetako lehentasuna.