Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Azpiegiturak
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8
Azpeitiko Lehen Auzialdiko Epaitegiak artxibatu egin du  AP-1eko obrei buruzko azken kereila

2024/02/09

Azpiegiturak

"Bederatzi urte luzeren ondoren, aurkari politika kaltetzea besterik bilatzen ez zuen prozesu baten amaierara hurbiltzen ari gara, erreparatu ezin den kaltea eragin diena pertsona gehiegiri", Maria Ubarretxenaren iritziz.

Gipuzkoak eta Bizkaiak N-636 errepidea erabat eraldatzeko Arrasate eta Elorrio arteko trazadura berria iragarri dute

2024/02/07

Azpiegiturak

Maria Ubarretexena eta Imanol Pradales diputatuek Elorrio-Kanpazar-Arrasate tartea hobetzeko aukeratutako soluzioa ezagutarazi dute, egungo bihurguneak kenduko dituen eta Kanpazar gaina 830 metroko tunel baten bidez gaindituko duen trazadura berri baten bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarauzko Gurutze Gorriari lagako dio Nafarroa kaleko ‘Kaminero Etxea’

2024/02/02

Azpiegiturak

Erakunde humanitarioak aparkaleku eta biltegi sanitario gisa erabiliko ditu instalazioak datorren urtearen amaieran behin betiko egoitza berrira joan arte

Gidari berrientzako 'Bide on' ongietorri sorta eskuragarri dago berriz Aritzetan

2024/01/16

Azpiegiturak

Lehen baimena lortzen duten gipuzkoarrek doan eskura dezakete txaleko batez, larrialdi-argi homologatuz eta lurraldeko errepideei buruzko informazioaz osatutako opari-kutxa

A-15-eko tunelak osorik berritzeko lanak fase berrian sartu dira Oindolar tunelaren irekierarekin

2023/12/15

Azpiegiturak

Donostia noranzkoko galtzadako lanak amaituta, birgaitu beharreko zortzi hodietatik ia bost prest daude. Aldundiak Oindolar eta Gorosmendi tunelen lanei udan berrekingo die.

“Gure helburua da Gipuzkoa erreferenteetako bat izatea Europa mailan errepide adimendunen eta mugikortasunaren arloan”

2023/12/01

Azpiegiturak

Maria Ubarretxena diputatuak Living Lab Gipuzkoaren azken aurrerapenak aurkeztu dizkio Europako Batzordeari, mugikortasunari eta garraioari buruzko Europako topaketa batean, Lovainan

Aldundiak errepideak hobetzeko finantziazio gehiago eskainiko die udalerri txikiei eta inbertsio orokorra ere handituko du

2023/11/29

Azpiegiturak

Finantziaziorako laguntza berriei esker, 13 udalerri txikik hobekuntza lanak egin ahal izan dituzte. 2024 urteari begira, herri txikietako eta landa eremuko bide azpiegiturak hobetzeko 615.000 euro bideratuko dira.

Neguko Bidezaintza Planaren operatiboa prest dago eta datorren asteazkenetik aurrera aktibatuko da

2023/11/09

Azpiegiturak

Plana apirilaren 15era arte egongo da indarrean, eta bide-sare nagusiaren eta bigarren mailako sarearen segurtasuna eta mantenimendua bermatuko ditu.