Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/06/18
Diputatu NagusiaForu Gobernuak legegintzaldi erdiko balantzea egin du eta, nabarmendu duenez, sustraiko eraldaketek sortzen dituzten “aukerak baliatzea” ahalbidetuko duten proiektu eraldatzaileen ernetze eta gauzatzea ari da ematen lurraldean. Eider Mendoza Larrañaga: “Gobernu honek lankidetza trakzionatzen du Gipuzkoan; akordioen legealdia izaten ari da”. José Ignacio Asensio: “Legealdiari desafio batekin ekin genion: pluraltasunetik gobernatzea posible dela frogatu nahi genuen eta gaur irmoki esan dezakegu lortzen ari garela”.
Gaurko bileran euri jasen ondorioen larritasuna egiaztatu dugu 24 udalerri kaltetu direlarik
Diputatu nagusiak Tolosaldea eta Goierri bisitatu ditu egoeraren jarraipena eta galeren balorazioa egiteko. Foru Aldundiak lan-mahai bat aktibatu du uholdeak eragindako herrietako alkateekin, beharrezko neurriak abian jartzeko.
Lur-jausiek eta eguraldi gogorrek hainbat errepide kaltetu dituzte; garbiketa lanak etengabe ari dira egiten, eta segurtasuna da une honetako lehentasuna.