Albisteak
Gipuzkoako albisteak
• Gipuzkoako Aldundiak kanpaina bat jarri du martxan, azpimarratzeko «haur edo nerabe batek ere ez duela bakarrik hazi behar». Ekimen honetan 682 55 44 33 zenbakia nabarmendu dute, familia mota desberdinak sinbolizatuz, «zure familiak mesede handia» egin dezakeela gogorarazteko. • Gipuzkoako Foru Aldundiak 848 adingabe ditu tutoretzapean, eta horietatik 303 lurraldeko harrera-familietan daude dagoeneko.
2025/03/23
Diputatu NagusiaGipuzkoako armarrian ageri diren hiru haginen oroigarri gisa landatu dute hagin bana Batzar Nagusietako lehendakariak, diputatu nagusiak eta Altzoko alkateak, “Ipuscua” izena idatzirik ageri den 1.025 urteko agiria gorde duen herriari Batzar Nagusiek egindako oparia.
· Izendatze ekitaldian diputatu berriaren ibilbide sendoa eta Gipuzkoako garapenarekiko duen konpromisoa nabarmendu ditu Eider Mendozak, bere esperientziak lurraldeko proiektu estrategikoak bultzatzeko funtsezko lana egingo duela ziurtatuz.
2025/03/18
Diputatu NagusiaHerri txikietako biztanleen ongizatearekin “erabateko konpromisoa” berretsi du Eider Mendozak, Gipuzkoako diputatu nagusiak; Aiako Udalak esku artean dituen proiektu eta egitasmoen berri izan du bertatik bertara