Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Foru Aldundiak Astigarragatik datorren A-15 errepideko trafikoa, N-I errepidearekin lotuko duen azpiegitura berria aurkeztu du. Elkargune horretan auto-pilaketak sortzen dira gaur egun. Soluzio horri esker, etorkizunean esku-hartze berriak egiteko aukera zabaltzen da, Andoainen N-I errepidearen afekzioak murriztu eta ingurunean modu hobean integratzeko.
• Eider Mendoza diputatu nagusia CAF, ULMA, GH, Salto Systems eta Garriguesekin bildu da, Ameriketako Estatu Batuetan kokatutako enpresek bizi duten egoera berriari buruz duten ikuspegia bertatik bertara ezagutzeko.
· IBM Quantum System Two-k 156 cúbit dituen IBM Quantum Heron prozesadorea izango du, erabilgarritasun-eskalara iristeko diseinatua. Espero da IBM Quantum System Two-ren instalazioa IBM-Euskadi Quantum Computational Center-en 2025. urtearen amaieran bukatzea. · Imanol Pradales Lehendakariak eta Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak egin dute iragarpena, Jay Gambetta IBM Quantumeko lehendakariordearekin batera, IBM Thomas J Watson Research Centerrera egindako bisitan, New Yorken.
2025/03/12
Diputatu Nagusia“Benetan pozgarria da zenbateko atentzioa sortzen duen Manhattanen gure lurraldean hedatzen ari den biozientziei lotutako estrategiak”, adierazi du Eider Mendozak, bihar Imanol Pradales lehendakariarekin IBMko egoitza Nagusia bisitatu aurretik