Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Ekonomia Sustapena
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

4
Mikel Jauregik eta Unai Anduezak VIVEbiotech bisitatu dute, Gipuzkoako industria bioteknologikoko sektore garrantzitsuaren erreferentea

Hamar urte bete dira enpresa bioteknologikoa Gipuzkoako Parke Teknologikoan ezarri zenetik, eta urte hauetan Europako lider bihurtu da jatorri genetikoko gaixotasunak, hala nola minbizia edo gaixotasun arraroak, tratatzeko saiakuntza klinikoetarako bektore lentibiralen ekoizpenean. Jauregik eta Anduezak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa adierazi nahi izan diote etorkizuneko industria-sektore bati, bioteknologiari. Izatez, Gipuzkoako lurralde historikoa eta, zehazki, Donostia bihurtu ditu medikuntza pertsonalizatura eta doitasuneko medikuntzara bideratutako osasunaren bioteknologian espezializatutako nazioarteko erreferentzia-polo.

BeTEK Proiektuaren Aurkezpena: Bultzatu Gipuzkoako Enpresa Txiki eta Ertainen Berrikuntza Teknologikoa

Dtools, Frios Oiz, Ibiltek, Kuari, Harakai, Erlo Group, Ogi Eder eta Calderería CPK enpresek BETEK proiektu pilotuan parte hartu dute, beren berrikuntza teknologikoko prozesuak optimizatzeko eta lehiakortasuna sendotzeko helburuarekin.

Gipuzkoak bere sare ekonomikoari bultzada bat emango dio anbizio handiko laguntza programa batekin

· 31 milioi eurotik gorako aurrekontua eta 39 programa dituen laguntza katalogo zabala. · Programa honekin, Gipuzkoako sare ekonomikoa sendotu nahi da ekintzailetza, berrikuntza, digitalizazioa, lehiakortasuna, hazkundea, talentua, pertsonak eta jasangarritasuna bezalako arlo gakoetan.

Aldundiak eta Kutxa Fundazioak deeptech ekintzailetzaren aldeko apustua indartu dute, 5 milioiko inbertsio bateki

· Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak, Deeptek Gipuzkoa Fundazioa izena hartuko du, eta bere jarduera-eremua mugako teknologia aurreratuetara zabalduko du, besteak beste, adimen artifizialera eta algoritmia aurreratura, teknologia kuantikoetara, material berrietara, bioteknologiara edo blockchain teknologietara.