Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/09/02
Ekonomia SustapenaAzken urtean garatutako ekintzek indartu egin dute enpresek merkatuak dibertsifikatzeko eta arrisku globalei aurrea hartzeko duten gaitasuna. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Ganbera hitzarmen berria prestatzen ari dira; laster sinatuko da, eta nazioartekotzeari bultzada ematen jarraitzea izango du helburu.
2025/07/30
Ekonomia SustapenaCDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.
2025/07/02
Ekonomia SustapenaCAFek, Irizarrek, Iberdrolak, Eserguik, Petronorrek, Mondragon Korporazioak eta Energia Klusterrak osatzen dute MUBILekin batera mugikortasun jasangarriaren nukleo estrategikoa. Aholku Batzorde berria 2028ko Plan Estrategikoaren aurkezpenarekin hasi da; plan horrek lurraldea Europako erreferente bihurtuko du berrikuntzan eta mugikortasun adimendunean.
2025/06/26
Ekonomia SustapenaNazioartekotzea, hazkundea eta lehiakortasuna: Gipuzkoako mugetatik kanpo aukera berriak bilatzea xede duen misio baten ardatzak. Irizar, Reiner, TTT eta Tecnipesa, Gipuzkoako ehunaren nazioarteko proiekzioa ardatz duten jardunaldietako protagonistak
2025/06/24
Ekonomia SustapenaGipuzkoako 14 enpresaz osaturiko ordezkaritzak, aukera berriak aztertuko ditu Mexikon eta bertan jada ezarrita dauden Fagor Arrasate, Irizar, Danobat, ULMA edo GH Cranes bezalako enpresa erreferenteekin elkartuko da. Ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Ganbera buru dituela, aliantzak sustatu nahi ditu funtsezko sektoreetan, hala nola automobilgintzan, aeronautikan eta industria aurreratuan.
2025/06/20
Ekonomia SustapenaUnai Andueza eta Igor Villarreal, erakundeetako ordezkariekin elkartu dira, LandaGO proiektuaren testuinguruan gogoeta egiteko eta mugikortasun autonomoak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du, eta goitik behera aldatuko du landa mugikortasunaren eredua etorkizunean. Topaketa funtsezkoa izan da, halaber, MUBILek eta Gipuzkoako ekosistema teknologikoak mugikortasun autonomoaren eta hiri plangintza adimendunaren Europako erreferente gisa duten posizionamendua indartzeko.
Gaur goizean egin dute sinadura ekitaldia Eider Mendoza Larrañaga diputatu nagusiak eta garapen agentzietako presidenteek.
MUBILek, Foru Aldundiak, MIT Media Labek eta Tecnunek bultzatutako proiektu honek iraultza handia dakar hiri plangintzara, 80 zerbitzu eta garraiobide anitzi buruzko datu zehatzekin.