Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/07/01
GazteriaGoizane Álvarez Kultura eta Gazteria diputatuak azpimarratu duenez, programa horiek «funtsezkoak dira gazteei garapen pertsonal eta kolektiborako espazio bat ematen jarraitzeko, euskararen erabilera, errespetuzko bizikidetza eta genero-berdintasuna sustatzeko».
2025/06/13
GazteriaGazteria Departamentuak Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioaren esku jartzen du Hondarribako aterpetxea. "Inklusioan eta aukera-berdintasunean aurrerapausoa da, Gipuzkoako gazte guztiek uda aberasgarri, autonomo eta esperientzia ahaztezinez gozatzeko aukera izan dezaten", azpimarratu du Goizane Alvarez, Kultura eta Gazteria diputatuak.
2025/06/02
GazteriaTailerrak ekainaren 7an eta 14an egingo dira Martindozenean.
2025/04/08
GazteriaApirila eta ekaina bitartean begirada kritikoa, ongizate emozionala eta bizitzarako trebetasunen gaiak landuko dira Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Azpeitia eta Azkoitian.
2025/04/01
GazteriaApirila eta maiatza bitartean, 5 ikastaro burutuko dira Sexualitateari, bizitzarako tresnei eta ongizate emozionalari buruz Soraluze, Deba eta Elgoibarren.
2025/03/20
GazteriaPrestakuntza-eskaintza doakoa izango da, eta 230 ikastaro inguru izango ditu 2025ean, ongizate emozionalari, begirada kritikoari, sexualitateari eta bizitzarako trebetasunei buruz, adin-tarte bakoitzerako egokituta. Martxoan, apirilean, urrian eta azaroan egingo diren hitzaldi eta tailerren programazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren webgunean kontsulta daiteke.
2025/03/19
Gazteria18 eta 30 urte bitarteko ikasleak ostirala arte osasun mentalari buruzko proiektu bat lantzen ari dira Zarautzen eta Donostian.
2025/03/17
GazteriaGipuzkoak 1.381 plaza eskaintzen ditu guztira 7 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat. Zozketa apirilaren 3an egingo da.
2025/03/12
GazteriaDeialdian 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta apirilaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak; hautatzen diren proiektuek 1.500 eta 5.000 euro bitarteko laguntza jasoko dute.
Topaketak apirilaren 3tik 5era egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Santa Teresa Komentuan
2024/12/20
Gazteria113 gaztek eragin sozialeko 32 proiektu garatu dituzte dirulaguntzei esker. Aurtengo proiektuetan osasun mentala, aisialdi inklusiboa, emozioen kudeaketa, arte garaikidea edo deskonexio digitala bezalako gaiak jorratuko dira. 8 urte hauetan, 171.000 euro baina gehiago bideratu dira programa honetara.
2024/05/30
Gazteria140 haurrek parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria, Lankidetza eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin eta Kutxa Fundazioarekin lankidetzan antolatzen dituen udaleku irekietan. 10 gehiago dira, aurreko urtearen aldean. Gainera, beste bi udalerri gehitu dira, Andoain eta Oñati; hau da, guztira bederatzi udalerri izango dira edizio berri honetan: Donostia, Andoain, Irun, Errenteria, Zarautz, Azpeitia, Beasain, Aretxabaleta eta Oñati. Udaleku irekiak ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Izena emateko epea itxita dago dagoeneko.
Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen dituen programa bat da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak garatu du, lurraldeko beste eragile eta udal batzuekin lankidetzan.
Dantz Point proiektu kultural bat da, musika elektroniko eta garaikideko performance artistiko eta sortzaileak sortuz ondareari balioa ematea helburu duena.
2024/02/22
GazteriaGipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin batera, TREBA Gurasoak ekimenaren programazioa aurkeztu du Hondarribian. Edizio hau otsailaren 22tik maiatzaren 8ra bitartean egingo da, eta, guztira, hiru hitzaldi eta tailer izango ditu, gaur egun garrantzitsuak diren gaiak lantzeko diseinatuak, hala nola osasun mentala eta pantailen erabilera, familiei eragiten dieten kezkak.
2024/02/14
GazteriaGazteria Departamentuak 10 tailer antolatu ditu ia 300 espezialistarentzat, haurren, nerabeen eta gazteen behar pertsonal, sozial eta kulturalei erantzuteko
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak sustatutako formatu txikiko musika eta arte eszenikoen programaren edizio honetan musikako 121 proiektu eta arte eszenikoetako 28 proiektu aurkeztu dira.
2024/01/24
GazteriaGipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bihar, urtarrilak 25, osteguna, eta datorren otsailaren 1ean, Rakel Gamito Hezkuntza Zientzietako doktoreak Anoetako Gaztegunean emango duen tailerra antolatu du, TREBA Gurasoak programaren barruan.
2023/11/23
GazteriaIsaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendaria kezkatuta azaldu da WhatsAppeko bi foro daudelako Donostiako ikastetxeetako milatik gora ikaslerekin eta eduki pornografikoa eta iruzkin iraingarriak partekatzen dituztenak. Egoeraren larritasunaren aurrean, sexu edukiko txatak salatu dituzten ikastetxeen eskura jarri ditu Aldundiaren baliabideak.
2023/11/13
GazteriaJoan den ikasturtean 105 hitzaldi eta tailer egin ziren; beraz, hezkuntza-jardueren kopurua % 27,6 igo da. Gainera, edizio honetan 65 udalek egin dituzte eskaerak, aurreko urtean baino 17 gehiagok, hau da, % 35,4 gehiagok. Goizane Álvarez Gazteriako diputatuak adierazi duenez, «Gazteria Departamentuaren prestakuntza ekimen honen helburua da hobetzea haur eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak, gurasoak hezkuntzako gaitasunetan trebatuta».