Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Horixe da BIBE (Bizitza Berria eta Betea) proiektuaren ondorioetako bat. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dute ADINBERRIren bidez, eta gaur Lezon egin du itxiera-ekitaldia. Ekimen horren xedea zen Gipuzkoak ekarpen bat egitea bizitza-luzeraren eta bizitza betearen paradigma berriaren garapenari. Urtebetean, 1.000 pertsonak baino gehiagok gogoeta egin dute zahartzaroan zentzua eta esanahia duen bizitzari buruz, talde fokaletan, Lezoko BIBEtokian egindako dinamiketan edo galdetegien bidez.
Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Xabier Txurruka alkateak hiru baliabideak bisitatu dituzte, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei arreta pertsonalizatua eta komunitarioa emateko martxan jarri direnak. Zerbitzuak mailaka aktibatu dira 2023tik; aldi honetan, 60 pertsona baino gehiago artatu dira martxan dauden baliabideetan.
2026an, zentro guztiek izango dute lehen diagnostiko bat eta ibilbide-orri pro-pio bat, eredu berri baterantz aurrera egiteko. Gauzatzeko plana datozen hilabeteetan hedatuko da lan-egutegi batekin. Horren arabera, aurkezpenak egingo dira, eskualdeka, lurraldeko eta egu-neko egoitza-zentro guztietan.
2025/10/14
Gizarte PolitikaLehiaketak adinekoen artean idazketa eta irakurketa sustatzea du helburu, baita herritarrak bakardadearen errealitateaz sentsibilizatzea ere. Lehiaketa 60 urtetik gorako pertsonei eta Nagusilaneko boluntarioei zuzenduta dago. Parte hartu nahi dutenek 2025eko azaroaren 14ra arte bidali ahal izango dituzte kontakizunak. Sari-banaketa 2025eko abenduaren 17an egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko Gunea espazioan.