Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/09/29
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak medikuntzan, psikologian, elikaduran, haurtzaroan, landa-komunitateetan eta artean adituak diren dozena bat pertsona bildu ditu krisi klimatikoaren inpaktu emozionalei nola aurre egin eztabaidatzeko.
2025/09/25
IngurumenaJarduketa 133.500 euroko inbertsioarekin finantzatu du Jasangarritasun Departamentuak, eta jarraipena ematen dio Alegia – Ikaztegieta tarteari. Bidegorri-sare gero eta konektatuagoa, seguruagoa eta irisgarriagoa da eskualdean.
2025/09/24
Ingurumena40 gizarte-, enpresa-, zientzia- eta erakunde-eragilek baino gehiagok bat egin dute Kantauriko Aliantza Urdin handiarekin, Gipuzkoatik Arku Atlantikoaren trantsizio ekologikoaren buru izateko.
2025/09/23
IngurumenaAtaunen, Jasangarritasun Departamentuak sendotu egin du Gipuzkoako trantsizio energetikoan duen lidergoa, udalerrian energia-komunitate bat sortzea sustatuz, energia demokratizatzeko, faktura merkatzeko eta gizarte-kohesioa indartzeko funtsezko tresna gisa.