Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/02/23
IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “Jasangarritasunean inbertitzea ongizatean eta etorkizunean inbertitzea da. Laguntza hauei esker, udalek, gizarte-erakundeek eta industria-sareak bizi-kalitatea hobetzen duten eta eredu bidezkoago eta jasangarriago baterantz aurrera egiten duten proiektuak bultza ditzakete”.
2026/02/20
Ingurumena2022az geroztik, 400.000 euro baino gehiago mobilizatu dira, eta 40.000 tona CO2 konpentsatu dira, lurraldean leheneratze ekologikoko eta klima-egokitzapeneko hamaika proiektu sustatuz.
2026/02/18
IngurumenaHogeita hamar alkate bildu dira Naturkliman, José Ignacio Asensio diputatuorde nagusiarekin batera, klima aldaketaren aurrean herritarrek parte hartzeko foro berria, BateraLabs, bertatik bertara ezagutzeko.
2026/02/11
IngurumenaForu Gobernu Kontseiluak irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onartu ditu, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat datozen proiektuak garatzeko.
2026/02/10
IngurumenaNaturklimako Borondatezko Karbono Funtsak finantzatutako esku-hartzeak 14.278 euroko inbertsioa izan du, eta aukera eman du Orioko duna-parkeko bi hektarea eraldatzeko, espezie autoktonoen 400 ale landatuz.
2026/02/05
IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “Gipuzkoa erakusten ari da posible dela industria egitea, enplegua sortzea eta jasangarritasunean aurrera egitea aldi berean. Hori da Europan defendatu nahi dugun lehiarako eta autonomia estrategikorako eredua”.
2026/01/30
IngurumenaNazioarteko eta estatuko hogei hizlari baino gehiagok eztabaidatuko dute Naturkliman berrikuntzari, industria-subiranotasunari eta aliantza estrategikoei buruz.
2026/01/28
IngurumenaGobernu Kontseiluak dirulaguntzen bi deialdi onartu ditu, udalentzat eta irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, energia plangintza, aurrezpen eta efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien hedapena bultzatzeko.
2026/01/26
IngurumenaIrungo Txingudi ikastolako 50 ikasle bildu dira jardunaldian, Garbera merkataritza-gunean egindako bi saiotan.
2026/01/23
IngurumenaJarduketak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak bultzatuta, 3,17 milioi euroko azken aurrekontua du, eta azpiegituraren segurtasuna, funtzionaltasuna eta jasangarritasuna hobetzeko aldaketa tekniko garrantzitsuak sartu ditu.