Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/07/12
IngurumenaIngurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
2022/07/06
IngurumenaMATER-ek ZERO ZABOR URETAN itsas hondakinen sentsibilizazio egitasmoari hasiera eman dio “hondakin onena, sortzen ez dena” lelopean, udara honetan Hondarribia, Getaria, Ondarroa, Bermeo, Portugalete, Bilbo, Mutriku eta Pasaiako portuetan egongo dena.
2022/07/06
IngurumenaDendatu autodiagnostikorako tresna Naturklimaren webgunean dago eskuragarri, eta Gipuzkoako saltokiek jasangarritasun eta zirkulartasun irizpideetan oinarritutako autodiagnostikoa egin dezaten sortu da, horrela, kudeaketa ekonomia zirkularrera egokitu eta trantsizio ekologikoaren erronkaren aurrean modu lehiakorrean koka daitezen.
RECREAKULT eredu zirkular berriaren helburua da kulturaren esparruan erabiltzen diren baliabide materialak optimizatzea, proiektu bakoitzaren sorreratik amaierara arte. RECREAKULT proiektua Naturklimako enpresa erronken hiru irabazleetako bat izan da, eta ekimena abian jartzeko sari gisa 15.000 € jasotzeaz gain, Naturklimako bulegoetan lanerako leku fisiko bat eduki ahal izango du, bai eta proiektua garatzeko beharrezko aholkularitza eta laguntza ere.