Albisteak
Albisteak
Gipuzkoako azken albisteak

2020/12/17
Kultura
#KMK Elkarrizketak: Koldo Mitxelena kulturunearen plataforma digitala
KMK elkarrizketak, kanal digital berri bat da, hiru hurbilketa desberdinetatik: Ikusi - Entzun - Irakurri: ikus-entzunezkoa (bideoa), audioa (podcast) eta irakurketa (testuak).

Ene laztan gozo ederra…', XVI. mendearen hasieran (zirka 1515) idatzitako euskarazko maitasun poema zahar bat ezagutzera eman da
Gaur, abenduak 3, Euskararen Egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu du Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati) aurkitutako euskarazko maitasun poema zahar bat. Testua euskara arkaikoan idatzita dago.

2020/12/02
Kultura
Basagain. Herrixka bat bi aroen arteko mugan
Herrixka gotortuaren aurkikuntzaren ondoren, 1994an ikerketa proiektu bat hasi zen aurreko aroko azken mendeen, Bigarren Burdin Aroa deitutako fasearen, ezagutzan sakontzeko asmoz.

2020/11/27
Kultura
Kultura Departamentuak "Elkano, mundua beletan" komikia aurkeztu du
Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Elkanoren irudiari buruzko komiki bat egiteko eskatu zien Iñaki Holgado marrazkilariari eta Alber Vazquez historialari eta idazleari (gidoia).

‘Ni naiz Lete’ dokumentalaren estreinaldia, Euskararen Egunean
Poeta eta kantari handiaren omenaldia ikusteko aukera eskainiko die Aldundiak herritarrei, Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenarekin bat.

2020/11/20
Kultura
“Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan” Hainbat Egile
10 idazle hurbildu dira Xabier Leteren lanera, poetaren hamargarren urteurreneko omenaldi gisa.

2020/11/19
Kultura
Kultura departamentuak 3 kontzertu antolatu ditu Iparragirreren omenez, jaio zeneko 200. Urteurrenean
Lehen kontzertua igandean izango da, hilak 22, 19:00etan, Donostiako San Telmo Museoan. Bigarrena, Eibarren, azaroaren 25ean. Eta azkena Urretxun abenduaren 8an.

2020/11/12
Kultura
Kutxa Fundazioaren Arte Ederren bildumako 1.200 lan baino gehiago ‘Gordailua’ zentroan gordeko dira
Lankidetza-hitzarmenean gainera, ikerketa beka bat aktibatuko da ondarearen kontserbazioaren arloan, eta artxibo dokumental bat eta arte garaikideko laborategi bat sortuko dira.

2020/10/28
Kultura
HITZAK HOTS: bost emakume poetaren ahots musikatua
La editorial Pamiela ha publicado el libro y DVD de la actuación musical de Antton Valverde, Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe y Arantxa Urretabizkaia.

2020/10/13
Kultura
Kultura Departamentuak Xabier Lete omenduko du bere heriotzaren hamargarren urteurrenean
Ekitaldia ostegunean, hilak 15, izango da, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean, Frantxis Lopez Landatxeren gidoia duela.