Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Kultura
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8
Foru Aldundiak, Altzoko herriarekin elkarlanean, ‘Gipuzkoa. Izanetik izena 1025-2025' erakusketa aurkeztu du

2025/04/04

Kultura

Apirilaren 4an aurkeztu da Foru Jauregian 'Gipuzkoa. Izanetik izena 1025-2025' erakusketa. Prentsaurrekoan parte hartu dute Goizane Álvarez Kultura diputatuak, Xabier Olano Altzoko alkateak eta Elena Arrese erakusketako komisario eta artistak.

Foru Aldundiko Kultura departamentuak Iker Aranberriri emango dio ekainak 3an Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Saria

2025/03/21

Kultura

Ekitaldia 18:00etan hasiko da, Donostiako Santa Teresa Komentuko areto nagusian –Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo egoitza–, eta euskaraz egingo da.

Ondare arkitektonikoa da Ondarearen Europako Jardunaldien IX. edizioaren ardatz nagusia

2025/03/19

Kultura

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak ondare arkitektonikoa ardatz izango duen Europako Ondarearen Jardunaldien edizio berria aurkeztuko du.

Arturo Valls, Omar Ayuso, Sonsoles Ónega, Nacho Vigalondo, Ane Gabarain, Martin Urrutia, Ana Wagener, Josep Cister eta Carles Portak ‘Crossover. Cultura de Series’ jaialdiaren 8. edizioan parte hartuko dute

2025/03/12

Kultura

Crossover Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak sustatutako eta Kultur Factory kultur agentziarekin elkarlanean antolatutako jaialdia da. Crossover-en estreinaldi esklusiboak izango dira: ‘La caza del solitario’, Movistar Plus+-en true crime original bat, eta ‘Mariliendre’, Atresplayer-en jatorrizko telesaila, Javier Calvok eta Javier Ambrossik ekoitzia

Kultura Departamentuak eta La Central galeriak "Arte en femenino" kultura-programa aurkeztu dute, emakume artisten espazioa aldarrikatzeko

2025/03/06

Kultura

Jarduerak ostiral honetan abiatuko dira, ‘Las 10 de 10’ erakusketarekin, eta ekainaren 6ra arte hainbat solasaldi, tailer eta hitzaldi izango dira. Bertan Lucía Lacarra, Isabel Verdini, Montse Fornells edo Carmen Lahoz egongo dira, bai eta Carmen Lomana edo Irango Sahar Mirhoseini artista ere, besteak beste.

Goizane Álvarez eta Azahara Domínguez diputatuek Azpeitiko Mendietxe museoa bisitatu dute Alex Txikonekin batera

Azpeitiako Esklaboen komentuan kokatuta, Mendietxek Euskal Herriko eta nazioarteko alpinismoaren ibilbide zirraragarrian murgiltzen ditu bisitariak, kirolariek espedizioetan erabilitako argazki eta objektu pertsonalen bilduma handi baten bidez.

Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, EQZEren bitartez, eta Donostia Zinemaldiak José Ángel Herrero-Velarde beken hirugarren edizioa bultzatzen dute Zinemaldiaren artxibo historikoa ikertzeko

2025/03/03

Kultura

Hiru ikertzaileri 3.500 euroko dirulaguntza bana eta bi astez Euskadiko Filmategian lan egiteko espazioa emango zaizki. Proiektua aurkezteko epea, datorren ostiralean, martxoaren 7an hasiko da eta apirilaren 22ra arte egongo da zabalik