Albisteak
Albisteak
Gipuzkoako azken albisteak

2021/03/18
Mugikortasuna
Don Boscon, Oarsoalderako proiektu pilotu baten barruan, garatutako bizikleta-aparkaleku berria bisitatzea
Ikastetxeko ikasleek, “Lanera bizikletan” proiektu pilotuaren barruan, garatutako bizikletak aparkatzeko egitura berria aurkeztu zuten 2020ko Europako Mugikortasunaren Astearen esparruan.

2021/03/17
Mugikortasuna
Gipuzkoako bizikleta bideen foru sareak inoizko erabilera daturik onenak izan ditu pandemiaren urtean
Bizikletaren Behatokiak bizikleta bidezko ia 2 milioi bidaia eta oinezkoen 6 milioi bidaia zenbatu ditu lurraldeko bidegorrietan.

2021/03/16
Mugikortasuna
MUGI 2022aren hasieran iritsiko da Metro Bilbora
Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak jakinarazi duenez, 2022. urtearen hasieran Bilboko metroan bidaiatu ahal izango da mugi txartelarekin.

2021/03/11
Mugikortasuna
Bost autobus hibrido berri Ekialdebusen
Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Rafaela Romerok gaur goizean aurkeztu ditu Hondarribian Lurraldebusek eskuratu dituen azkeneko 5 autobus hibridoak, Ekialdebuseko lineetan zerbitzua emango dutenak. “Aurrerapauso bat gehiago da hau zero emisioko garraio publiko baterantz, garraio-sistema eraginkor eta jasangarri batera hurbiltzen gaituena, hori baita gure nahia”, adierazi du.

2021/02/26
Mugikortasuna
MUGIren elkarreragingarritasuna Araban
Martxoaren 1etik aurrera, astelehena, MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da ArabaBuseko hiriarteko zerbitzuetan.

2021/02/15
Mugikortasuna
Rafaela Romerok GGLAren presidente kargua hartu du
2020an 47 milioi bidaia baino gehiago egin dira MUGI sistemako zerbitzuetan; horietatik % 89 MUGI txartelarekin.

2021/02/11
Lurralde antolaketa
Aldundiak Soraluzeko Kanoien eremua hirigintzaren aldetik berroneratzeko proiektua babestu du
Dirulaguntza Soraluzeko Udalarentzat izango da, fabrika zaharreko lurzoruen ingurumen-kalitateari buruzko oinarrizko proiektua eta ikerketa egiteko, lekua espazio publiko estalia eta herritarrek gozatzeko irekia izan dadin.

2021/01/29
Mugikortasuna
Mugikortasunak eta Lurralde Antolaketak osasun eta gizarte krisaldriari aurre egiteko aurrekontua aurkeztu du
Departamentuak 70,4 milioi euro izango ditu 2021. urtean. Aurreko ekitaldian baino 6,3 milioi euro gehiago, hau da, aurreko ekitaldian baino % 9.9 gehiago.

2020/12/30
Mugikortasuna
Debabarreneko herritarrek Eibar eta Elgoibar konektatzen dituen bidegorri berriaz gozatzeko aukera dute jada
Bide berria jardunbide egokien adibide gisa proposatu dute Europan, eta bat dator ‘Erresistentzia eta Erresilientzia’ proiektuekin, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren Mugikortasun Seguru, Jasangarri eta Konektatuaren estrategian.

2020/12/23
Lurralde antolaketa
Aldundiak 75.000 euro bideratuko ditu ‘Via Irun’ hiri-berroneratzeko proiektura
Diru-laguntza bideratuko da aurretiazko antolamendu- eta berrurbanizazio-azterketak egitera. Azterketa horiek ahalbidetuko dute antzinako trenbide zaharren eremua hirirako motor ekonomiko eta sozial bihurtzea.