Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Ogasuna
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

4
2025eko errenta kanpainan 446,5 milioi euro  itzuliko zaizkie Gipuzkoako zergadunei

2026/04/15

Ogasuna

Foru Ogasunak aurreikusten du errenta kanpainak 92,5 milioi euroko saldo positiboa izango duela zergadunen alde. 295.852 autolikidazio-proposamen egin dira kanpaina honetan. Atzo arte, Foru Ogasunak 115 milioi euro itzuli dizkie Gipuzkoako zergadunei errenta kanpaina honetan.

15.500 zergadun baino gehiagok onartu dute autolikidazio proposamena 2025eko Errentaren kanpainaren lehen orduetan

2026/04/07

Ogasuna

Gaurko 12:00ak arte, autolikidazio proposamen bat jaso duten pertsonen % 5,3k onartu dute, Gipuzkoako Foru Ogasunaren datuen arabera

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak neurri fiskal sorta planteatu dute ehun ekonomikoaren gaineko tentsioak arintzeko

2026/04/02

Ogasuna

Hiru Lurralde Historikoen eskuduntza fiskal propioari esker, foru aldundiek Irango gatazkak eragin ditzakeen ondorioak arintzeko adostu dituzten zerga neurriak aurkeztu dituzte gaur goizean. Helburua da Ekialde Hurbileko gerraren ondorioek eta ziurgabetasunak hiru lurraldeetako ekonomian, inbertsioan eta enpleguan izan dezakeen eragina arintzea. Neurri horiek, nagusiki, hauek dira: zerga zorrak geroratzea, PFEZaren ordainketa zatikatua egitetik salbuestea, eskuratutako aktibo berrien ezohiko amortizazio azeleratua, enplegua sortzearen kenkari gehitua. Era berean, aldundiek konpromisoa hartu dute BEZaren itzulketen tramiteak arintzeko, hartara enpresek finantzaketa handiagoa izan dezaten.

Gobernu Kontseiluak Turismo Zergaren Foru Arau proiektua onartu du

Zerga horretaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Higiezinen Katastroaren Foru Arauaren proiektuak ere onartu ditu