Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak
Departamentua
Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak bi helburu nagusi ditu: Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzea eta inguru naturalak babestu eta zaintzea. Horretarako, berrikuntza eta ekonomiaren sustapenera bideratutako egitasmoak bultzatzen ditu sektore guztietan, baita lehen sektorean ere. Gainera, basoen eta naturaren kontserbazio eta kudeaketa bermatzen jarduten du. Betiere, udalerri txikien bizitza eta zerbitzuak sustatzea ahaztu gabe.
Aurrekontu partida
Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak, 2025an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
78.089.964,61 €
Exekutatua
% 54,30

Unai Andueza
Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Diputatua
Azkoitian jaioa, industria-ingeniaria naiz eta Gipuzkoako industria-sarearen ezagutzan eta kudeaketan oinarritutako ibilbide profesionala dut. 2020az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiko kide naiz. Hasiera batean, Proiektu Estrategikoen Zuzendari Nagusia izan nintzen; beranduago, Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria eta gaur egun, Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoetako diputatua naiz. Sektore pribatuko hainbat enpresatan eta garapen-agentziatan izan dudan esperientziari esker, Gipuzkoako ekosistema industrialari eta haren erronka estrategikoei buruzko ezagutza sakona lortu dut. Nire ardura hazkunde ekonomikoa sustatzea, berrikuntza bultzatzea eta lurraldeko ekoizpen-sarea sendotzea da, betiere etorkizuneko ikuspegiarekin eta garapen iraunkorrarekin zein ongizatearekin konpromiso sendoa bermatuz.

Zuzendaritzak
Amaia Arregi
Ekonomia Sustapeneko zuzendaria
Arlo honek gure lurraldeko sektore ezberdinen sustapen ekonomikoan eta enpresa lehiakortasunean jarduten du, ezagutza, garapen eta ekintzailetzaren bidez.
Zuzendaritzaren webguneak
Jon Gurruchaga
Berrikuntzako zuzendaria
Zuzendaritza honen ardatza Gipuzkoako enpresen berrikuntza sustatzea da, teknologia berriei eta Informazioaren Gizarteari arreta berezia eskainiz.
Zuzendaritzaren webguneak
Koldo Peciña
Proiektu Estrategikoetako zuzendaria
Zuzendaritza honen helburua, zibersegurtasun, zahartzaro osasuntsu, mugikortasun adimenduna eta iraunkorra, gastronomia digitala edota euskal ikus entzunezkoen sormeneko lurralde estrategiak bultzatzea da.
Departamentuko aktualitatea

2025/11/25
500.000 euro 2026an Gipuzkoako ETEen nazioartekotzea bultzatzeko. Hitzarmen honekin, Gipuzkoak berresten du enpresa-sare lehiakor, munduari irekia eta ekonomia globalaren erronkei aurre egiteko prestatuta dagoenari babesa emateko duen konpromisoa.

2025/11/20
Lehiakortasun ekonomikoa komunitatearen zerbitzura ingurune globalizatuan
Jardunaldian 150 parte-hartzaile baino gehiago elkartu dira, adituen, erakundeetako ordezkarien, enpresen eta Gipuzkoaren etorkizunean interesa duten herritarren artean. Komunitatearen, lehiakortasunaren eta garapen inklusiboaren inguruko esperientzia eta analisia partekatu dute Stephan Garellik (Lausanako Unibertsitatea), Josu Ferreirok (UPV/EHU), Sarah Chaytorre (University College London) eta ORKESTRAko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariek

2025/11/12
650 profesional baino gehiagok parte hartu dute kongresuan, non adimen artifizialak, nazioartekotzeak, barne-ekintzailetzak eta partaidetzazko kudeaketa-eredu berriek enpresen lehiakortasuna nola sustatu dezaketen aztertu den. Eider Mendozak enpresa txiki eta ertainak “berrikuntzaren trenera igotzera” animatu ditu, lehiakortasunean aurrera egin dezaten.
