Elbira Zipitria v2

Neska mutilen marrazkiak

ELBIRA

dokumentalaren estreinaldia

Elbira Zipitria Irastortza andereƱoaren heriotzaren 40.urteurrenean, Elbira dokumentalaren estreinaldia izango da datorren abenduaren 26an, astelehena, arratsaldeko 17:30etan, Donostiako Kursaaleko Ganbara aretoan.

Ikastolen sortzaile eta euskarazko hezkuntzaren aitzindari, Gipuzkoak XX. mendean izandako erreferente eta ikur handienetakoa da Zipitria, eta merezi duen omenaldia eskainiko diogu frankismoaren urte gogorrenetan euskararen eta euskal nortasunaren sugarra bizirik mantendu eta belaunaldi berriei transmititzea lortu zuen andereƱoari.

eskatu sarrerak