Eguneko 24 orduetan egiten du lan, urteko egun guztietan, berehala erantzuteko Gipuzkoako lurraldean gizarte zerbitzuen ordutegitik kanpo gertatzen diren gizarte larrialdiko egoerei.
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendua, egoitza-baliabide batean sartu nahi ez dutenak edo bertan egonaldia amaitu berri dutenak, eta egokitutako jarraipena behar dutenak.