Lankidetza beka hauen helburua da gure Lurralde Historikoko gazteei, errealitate desberdinak zuzenean ezagutuz, balio solidarioetan hezteko beka bat ematea.
CAD zerrendako herrialdetan (Afrika salbu) giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak gauzatzeko.
Garapenerako Laguntza Batzordeko zerrendako herrialdeetan ekintza humanitarioak egitea, edo natur hondamendien eraginez edo gatazka armatuen ondorioz sortutako larrialdiko premiei erantzutea.
Diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira ondasunak erostera edota garraiatzera, hala nola, pertsonak eramatera bideratutakoak, baldin eta ekintza horien xedea herrialde pobretuetan herritarrei...
Gizarte-eraldaketako eta garapenerako hezkuntzako proiektuak aurrera eramateko dirulaguntzak. Proiektu hauek gizartearen baitan kontzientzia kritikoa sortzeko tresna egokia dira.