Abian jartzea estrategiak, testuinguruak eta dinamikak funtsezko gaitasunak eta ahalmenak eskuratzeko eta garatzeko, bai eta antolaketari lotutako ikaskuntza eta bizitza osoko ikaskuntza ere.
Ekosistema bat eta antolaketa ingurune batzuk sustatzea, inplikazio erantzunkidea eta partekatua duten alderdi guztien artean: pertsonak, enpresa eta lurraldea.
Gipuzkoan pertsonetan oinarritutako enpresa eredu parte-hartzaileagoak sustatzea, enpresetan pertsonen partaidetza aktibo, eraginkor eta erantzunkide baten bitartez.
Gaitasun lehiakorrak bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko ahalmena) lortzeko.
Testuinguru egokia sustatzea, bizialdi osoko ikaskuntzak aukera eman diezaien pertsonek gaitasun, trebetasun, ezagutza eta konpetentzi berdeak eskuratu eta gara ditzaten.
Ekosistema sozio-ekonomiko osoaren lankidetzarekin lurraldearentzat sortzen diren aukerei eta erronkei erantzuteko enpresentzako testuinguru egokia sustatzea du helburu.