Eroslea izango da adostutako prestazioari dagokion atxikipena edo konturako sarrera egingo duena, eskualdatzaile ez-egoiliarrek likidatu behar duten zergaren konturako sarreraren kontzeptuan.
Karga Bereziaren oinarri ezargarria ondasun higiezinen balio katastrala izango da, entitate ez-egoiliarrek aurkeztuta. karga Bereziaren tasa %3koa izango da.
Gipuzkoan (Donostian izan ezik) kokatutako ondasun higiezinetan sute arriskuak eta arrisku anitzeko polizak aseguratzen dituzten entitate edo sozietateek eredu hau aurkeztu behar dute.
Informazioa aitortzea, finantza kontuen titulartasuna edo kontrola duten eta herrialde edo jurisdikzioetako batean egoiliar fiskalak diren pertsona edo entitateei dagokienez.