Karga Bereziaren oinarri ezargarria ondasun higiezinen balio katastrala izango da, entitate ez-egoiliarrek aurkeztuta. karga Bereziaren tasa %3koa izango da.
Gipuzkoan (Donostian izan ezik) kokatutako ondasun higiezinetan sute arriskuak eta arrisku anitzeko polizak aseguratzen dituzten entitate edo sozietateek eredu hau aurkeztu behar dute.
Informazioa aitortzea, finantza kontuen titulartasuna edo kontrola duten eta herrialde edo jurisdikzioetako batean egoiliar fiskalak diren pertsona edo entitateei dagokienez.
Informazioa herrialdez herrialde aurkezteko aitorpenak informazio jakin bat bilduko du, modu agregatuan eta herrialde edo jurisdikzio bakoitzeko, entitate nagusiaren zergaldiari dagokionez.
Zerga informazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak zergadunei buruz duen informazioa da (sarrerak, gastuak atxikipenak, etab), errenten ordaintzaileek data jakin batean emandakoa.
Aitorpenaren ekitaldian Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei (establezimendu iraunkorrik gabe dihardutenei) ordaindu eta atxiki zaizkien zenbatekoak aitortzen dira.