Eredu hau erabiltzen da erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoren gaineko zergaren kuoten itzulketa partziala eskatzeko, norberaren instalazioetatik kontsumitu denean.
Zehaztu behar da, aurreko urtean onuradunen erroldan inskribatuta egon den bere titularitateko ibilgailu bakoitzeko, zenbat kilometro egin dituen aurreko urtean.
Eredu hau erabiltzen da gasolio profesionalaren erroldan izena emateko, eta erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoren gaineko zergaren kuoten itzulketa partziala jaso ahal izateko.
Jarduera ekonomikoak egiten dituzten PFEZren zergadunak. Eredu hau erabiltzen da jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonek egin behar duten ordainketa zatikatua hiru hilean behin aitortzeko.
Aitortzea: Jarduera enpresarial edo profesionalaren hasiera edota amaiera, identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren edota txartelaren eskaera, altak eta bajak Erregistro desberdinetan