Errenta-esleipenaren araubideko erakundeak lortutako errentak jarri behar dira, bai eta bazkide, jaraunsle, erkide eta partaide bakoitzari esleitu behar zaion errenta ere.
Aitortu beharrekoa: borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, pentsio fondoen entitate kudeatzaileei eta ordezko sistemetara bildutako entitateei egindako ekarpenak eta kontribuzioak.
Informazioa aitortzea, finantza kontuen titulartasuna edo kontrola duten eta herrialde edo jurisdikzioetako batean egoiliar fiskalak diren pertsona edo entitateei dagokienez.
Zerga informazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak zergadunei buruz duen informazioa da (sarrerak, gastuak atxikipenak, etab), errenten ordaintzaileek data jakin batean emandakoa.
Aitorpenaren ekitaldian Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei (establezimendu iraunkorrik gabe dihardutenei) ordaindu eta atxiki zaizkien zenbatekoak aitortzen dira.