Aurreko hilean egindako eragiketak aitortzen dira. Abenduan ez da 330 eredurik aurkeztu behar, hilabete horretako eragiketak urteko ereduan aitortzen direlako, 390 ereduan.
Batasun barruko ondasun entregak edo eskurapenak edota eragiketa triangeluarrak egin dituzten zergadunek edota batasun barruko zerbitzuak jaso edo prestatu dituztenek aurkeztu behar dute 349 eredua.
Aitorpen-likidazio baterakoan, entitate taldea osatu eta erregimen berezia aplikatzen dutenen banakako aitorpenetan lortutako emaitzen batura aitortuko da.