Zergabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko hodei zerbitzu bat da. Zergabidean zure aitorpenak eta idatziak prestatu eta aurkeztu ahal izango dituzu, baita faktura elektronikoak jaulki TicketBAI...
525 eredua erabiliko da, produktuak igortzerako orduan kontrol sistema informatizatua ez dabilenean. Eta haren helburua izango da barruko zirkulazioa babestea.
Eredu hau erabiltzen da erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoren gaineko zergaren kuoten itzulketa partziala eskatzeko, norberaren instalazioetatik kontsumitu denean.
Zehaztu behar da, aurreko urtean onuradunen erroldan inskribatuta egon den bere titularitateko ibilgailu bakoitzeko, zenbat kilometro egin dituen aurreko urtean.
Eredu hau erabiltzen da gasolio profesionalaren erroldan izena emateko, eta erabilera profesionaleko gasolioaren hidrokarburoren gaineko zergaren kuoten itzulketa partziala jaso ahal izateko.