Mundu osoko taxonen bilduma. Lorategiaren helburua da, publikoari oro har, nahiz lorezain, haztegi-jabe edo ikasleei, landareen munduaren aniztasun aparta ezagutaraztea.
Obra Hidraulikoetako proiektuei buruzko informazio publikoa ematea, interesa duten pertsonek eta herritarrek oro har egoki deritzen alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Neurri babesleak eta zuzentzaileak ezartzeko txostena eskatzea Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrari. 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat nahitaezkoa izango da; besteentzat, aukerakoa.
Dirulaguntzak ematea trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren plangintza, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko.
Degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeen funtzionaltasuna eta multifuntzionaltasun ekologikoa hobetzeko jarduketak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxeei laguntzea, garapen iraunkorraren arloan prestakuntza eta sentsibilizazioa lortzen laguntzen duten ekipamendu, instalazio eta espazioetan inbertitzeko
Ingurumen-izaera duten ikerketa eta berrikuntza proiektuak bultzatzea, hala nola ekonomia zirkularrari, jasangarritasun energetikoari eta klima aldaketari erreferentzia egiten dietenak.