Gipuzkoako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz.
Berrikuntza teknologikoko proiektuak, produktu edo ekoizpen prozesu berriak sortzeko edo nabarmen hobetzeko bideratuak (mugikortasun elektrikoa, energia-metaketa, ibilgailu autonomoa).
Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte izaerako entitateek ekipamenduak erosteko diru laguntzak (informatikako edota ikus-entzunezko materiala, altzariak, izaera teknikoko beste ekipamendu batzuk).
Diru laguntzaren xedea pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egin beharreko gizarte esku hartzeko programak gauzatzea, Gizarte Politikako Departamentuaren jardueren eremuan.