Puntako enpresek enpresa txiki eta ertainei Fabrikazio Aurreraturako bidea erakustea.
Hori da lankidetza.

Laugarren industria-iraultzarako prest
Laser Teknologia


“Laser bidezko teknologia industria iraultzarako ezinbesteko baliabide bihurtu da, garapenerako eta erabilera anitzerako duen ahalmenagatik”
IK4 LORTEK Materialen eta Prozesuen inguruko ezagutzak bereganatzen eta sortzen diharduen zentro teknologiko pribatua da, ondoren Lotura Teknologia eta Gehikuntza bidezko Fabrikazioaren alorretan aplikatzeko. Industry 4.0 teknologian oinarritzen da horretarako.
Azken urteotan Europako merkatuetan bere jakintza alorretan erreferentziko zentro bezala ongi posizionatzeko apustu sendoa egin du. Bere ikuspegia da nazioarteko erreferente bilakatzea Gehitze Bidezko Fabrikazioaren eta Teknologia Bateratzaileen alorrean, laser bidezko teknologia oinarritzat hartuta.
“Laserra da etorkizun handienetako bat duen teknologia”.Azkenaldian, laser bidezko teknologia finkatzen ari da prozesu industrialetan. Produktibitate hobea, malgutasun handiagoa, automatizatzeko erraztasuna, akaberen kalitatea, eta errepikatzeko nahiz produzitzeko ahalmen handia ekarri ditu. Prozesuaren unean uneko kontrola ahalbidetzen du. Eta kontakturik gabeko teknologia izaki, erremintak ez dira higatzen. Gainera, apenas behar du mantenimendurik. Hau guztia kontuan harturik, aurrera egiteko eta enpresen ekoizpena eta lehiakortasuna hobetzeko tresna egokia da teknologia hau.