Orain Kultura Bonua
Kultura premia biziko ondasuna da. Eta Kultura Bonuak deskontua baino eskubidea dira gehiago.
PREMIA BIZIKO KULTURA
Lekale lata bat edo dozena bat arrautza premiazko ondasunak diren bezalaxe, kultura ere beharrezko ondasuna da. Kulturaz gozatzea zure eskubidea da. Guztiongana iristea, gure betebeharra.
Kultura bonuekin erosi ahal izango dira liburuak, diskoak, DVDak eta ikuskizunetarako sarrerak. Herritarrei BEZ kulturalaren gehiegizko zergapetzea itzultzeko modua da. Eta kultura ondare eskuragarri bihurtzekoa.
#CulturaDePrimeraNecesidad
#PremiaBizikoKultura
Eta zuk, bat egin nahi duzu?
Zuk ere kultura premia biziko ondasuna dela uste baduzu, aukeratu edozein produktu eta elkarbanatu ezazu sare sozialetan. Bat egin. Guztiontzat eskuragarria den kultura baten alde.
Ongi etorri
El Kolmadora
El Kolmadora joaten denak esperimentatuko du edozein kultur adierazpen premia biziko ondasuna dela. El Kolmadon dauden produktu guztiek, latak, brikak, botilak, kaxak…, guzti-guztiek kultura daramatela. Kultur ‘produktuak’ direla, azken finean.
Espazio horretan kultura inon baino eskuragarriagoa da. Liburu, ikuskizun edo diskoen aurkezpenak egongo dira, zuzenean eta doan, kulturak hurbilekoa eta eskuragarria izan behar duela uste dugulako.
Nola iritsi
DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN
Reyes Católicos, 16
Ordutegia
Astelehena - Igandea: 11:30-14:30 / 17:30-20:30
Jarraitu
El Kolmado ibiltaria
El Kolmadok, Donostian duen espazio fisikoaz gain, sukurtsal ibiltari bat ere badu, lurralde osoan herriz herri ibiliko dena. El Kolmado Ibiltaria Gipuzkoa osotik ibiliko da eta kultura premia biziko kontua dela zabalduko du. Bisita horien bidez, Gipuzkoako herri guztietara iritsiko da Kultura Bonuen inguruko informazioa.