Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoako paisaia
dokumentuen bitartez

Alzolarats

jauregiko hormak lekuko

Altzolarats eremua ezaguna da bertan garai bateko jauregi baten hondarrak daudelako. Hondar horiengatik ez balitz, ezerk ez luke iradokiko paraje horretan jarduera industrial garrantzitsua garatu zenik: burdinaren manufaktura. Izan ere, behinola Altzolarats burdinolengatik eta bertan zegoen errotagatik izan zen ezaguna. Leku horretan, gizonek eta emakumeek burdinaren industriarekin lotutako lanak egiten zituzten.

Burdinola bat “Altzolarasko jaunarentzat”

Dokumentazio iturriei esker dakigu 1385ean jada existitzen zela Altzolarasko burdinola. Dokumentuek bi Altzolarats dituzte hizpide: Suso eta Yuso. Erdi Aroan, ohikoa zen bi termino horiek toponimo bati lotuta agertzea, “goikoa” edo “behekoa” adierazteko. Badakigu, halaber, garaitsu hartan goiko aldeko Altzolaratsen jabea itzal handiko leinu bat zela: gebararrena.

Burdinolen jabeari Altzolarasko “jaun” edo  “andre” esaten zitzaion, eta izendapen horrek leku pribilegiatua ematen zion Erdi Aroko gizartearen baitan. “Jaun-andre” gisa aitortutako pertsona haiek elite politiko eta ekonomikoko kide ziren. Orokorrean, errege faboreen, jaraunspenen, ezkontzen edota usurpazioen bidez bereganatu zuten burdinolen jabetza.

1575

Obra kontratoa, Alzolaras Goiko edo Goikolea ola egitekoa.

AHPG-GPAH 2-3001,A274v-275v

Informazioaren iturria Dokumentua ikusi
Herri ondasunen usurpazioa

Denborarekin, “jaun-andre” horiek  herri lurrez jabetzen joan ziren. Altzolarasko jauna ez zen salbuespena izan. 1479an, Zestoako kontzejuak burdinolaren mugakide ziren kontzejuko lurren ikuskapena egin zuen. Egiaztatu zen altzolarastarrek fruta arbolak landatu zituztela aurrez zegoen landaredia kenduta, baina baita intxaur arbolak eta haritzak ere, egur onaren hornidura ziurtatzeko.

1479

Escritura de la ordenanza hecha sobre las tierras ocupadas y del posterior apeamiento verificado por el concejo de Santa Cruz de Zestoa. Entre las personas que habían usurpado terrenos comunales se menciona a los Alzolaras.

A.M. Zestoa.- Sección: Hacienda Municipal. Negociado: Bienes Municipales. Serie: Término Municipal. Libro 1. Expediente 4

Ver documento

Gainera, larre, bide eta errekak ere bere egin zituzten. Horrekin guztiarekin, etekin ekonomikoak ez ezik, pertsonen gaineko eskubideak lortzen zituzten, pertsona haiek kanon bat ordaintzera behartuta baitzeuden jaunaren jabetzak erabili ahal izateko. Zestoako kontzejua tankera horretako gehiegikeriak eragozten saiatu zen olagizonekin  akordioak sinatuta, baina beti ez zuen lortu.

1398

Nombramiento de jueces árbitros para dirimir las diferencias suscitadas entre la villa de Zestoa y los dueños de ferrerías de la misma, sobre el aprovechamiento de sus montes y la vecindad que mantenían.

A.M. Zestoa.- A.M. Zestoa, C/5/II/2/1. Olim: Libro 1 de Privilegios, Leg. 1, nº 6.

Dokumentua ikusi
Lurraldea kontrolpean edukitzeko eredu bat

Burdinola errekaren aldamenean zegoen –hura ere Altzolarats izenekoa–, uraren indarra baliatuz makineria mugitu ahal izateko. Burdinolaren ondoan, zubi batetik erreka gurutzatu eta Aia edo Aizarnarako bidea har zitekeen –antzinako ibilbidea da, gaur egun xendra bihurtua eta mendizaleek usu erabilia–. Erdia Aroan, leku berean, izen bereko  dorretxe bat ere izan zen.

1479

Escritura de la ordenanza hecha sobre las tierras ocupadas y del posterior apeamiento verificado por el concejo de Zestoa. Se menciona la existencia de una casa torre denominada Alzolaras.

A.M. Zestoa.- Sección: Hacienda Municipal. Negociado: Bienes Municipales. Serie: Término Municipal. Libro 1. Expediente 4

Ver documento
Altzolarats, zubiak mendean dituenak lurraldea menderatzen du

Ibaiak, zubiak, burdinolak eta dorretxeak osatutako multzoa Zestoako beste gune batzuetan ere ikus zitekeen, hala nola Lilin eta Iraetan; leku izen horiek  leinu garrantzitsuen abizen ere baziren. Azpiegitura horiek multzokatzea zen jaunek espazioa bereganatzeko era. Zubiarekin nahitaezko pasabideak kontrolatzen zituzten; burdinolarekin natura baliabideen –basoak, ura eta minerala– ustiaketaz jabetzen ziren; eta, azkenik, dorretxeari esker etxebizitza ez ezik boterea koordinatzeko gune bat zuten.

1765

Escritura de arrendamiento de la ferreria de Lili en Zestoa.

AHPG-GPAH 2-0655,B46r-48v

Informazioaren iturria Dokumentua ikusi
Altzolarats isilduz doa

Gaur egungo egoerara iritsi arte, Altzolarasko multzoan zenbait eraldaketa izan ziren. Burdinolan hobekuntzak egin ziren makinerian, bai eta instalazioa mugiarazten zuten osagai guztietan ere:  presan, antaparan eta ubidean. Egitura berri bat eraiki zen, Altzolarasko errota, eta horrela jabeek jarduera industriala dibertsifikatu zuten. Zubiak, ibaiko uraldien ondorioz, etengabeko kalteak jasaten zituen, eta horiek konpondu behar izaten ziren. Dorretxeak, jauregi bihurturik, itxura atseginagoa eta ez hain gerrari lotua hartu zuen.

Goialdeko eta behealdeko Altzolaratsi (Yuso eta Suso) Goikola eta Bekola deitzen hasi zitzaien. Lehenengoak bere jardueraren arrastoak gordetzen ditu gaur egun, eta Bekola, berriz, zerrategi hidrauliko bihurtu zen. XIX. mendean Altzolarastik desagertu zen hainbeste urtez Zestoako udalerriko txoko horren eguneroko bizitzaren parte izandako burdinaren manufaktura. Jauregiak iraun egin zuen eta  zenbait hobekuntza egin zitzaizkion, harik eta 1972an sute batek guztiz suntsitu zuen arte, gaur egun ikusgai ditugun hormak besterik utzi gabe. Hala, Altzolarats landagune bilakatu da. Eremu honetan, inguruetan ezarri diren industrialdeei egin die leku manufakturak; adibidez, aldamenean dagoen Aizarnazabalgoari.

1857-05-02

Zestoako Altzolarats beheko burdindegian metalaren makinariaren eraikuntzaren eta muntaiaren hitzarmena.

AGG-GAO PT3373/53:221-

Informazioaren iturria Ikusi dokumentua

1854

Ahalordea, Altzolarats etxean obrak egiteko emana.

AHPG-GPAH 2-3890,A336r-337r

Informazioaren iturria Ikusi dokumentua