Arrasatek garbi erakusten du nola unean uneko ideiek hiri fisionomian aldaketak eragin ditzaketen. Erdi Aroko ohiko oinplanoa duen herrigune historikoak, non zutik dirauten XVIII. mendeko zenbait eraikinek, eta kanpoalde aski industrializatuak pentsatzeko molde jakin batzuk hezurmamitzen dituzte. Erdi Aroko komunikabide nagusietako bat izandakoaren integrazioak, errepideak eta hiri trazatua ezinbestean eraberritu ondotik, eta inguruko industriagune garrantzitsuenetako bat bihurtu izanak gaur egun ikus dezakegun Arrasate taxutu dute.
Erdi Aroan, merkataritza bide baten aldameneko herriek kasik ziurtatua izaten zuten garapen ekonomikoa. Garraiobideak geldoak zirenez eta bideak behar bezain seguruak ez, beharrezkoa zen tarteka-tarteka herriguneak egotea. Horrela, bidaiariek gaua emateko eta salgaiak garraiatzen zituzten animaliak bazkatzeko toki bat izaten zuten. Bestalde, nahitaez igaro beharreko herriek tasa bat kobratzen zuten eta komunikabide egokiak zituzten. Herri horietako bat izan zen Arrasate. Gaur egungo Erdiko kalea, herrigune historikoa ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duena, Araba eta Gipuzkoako kostaldea lotzen zituen merkataritza ibilbidearen parte zen.
Garai hartan, Arrasate harresi batez inguratua zegoen, eta Erdiko kalearen muturretan zeuden, hain zuzen ere, herribildura sartzeko lau ateetako bi, Gazteluondokoa eta Portaloikoa. Erdiko kaleak, nagusia izateagatik, trazadura zuzena zuen, eta horrek pertsonen eta salgaien joan-etorriak errazten zituen. Beste bi kale zeuden, Ferrerias eta Iturriotz, eremura ilargierdi formako trazadura batez egokitzen zirenak. Etxeak kale horien inguruan eraiki ziren, baina harresiak espazio urbanizagarria mugatzen zuen. Horregatik, herriak, handitu ahala, harresitik kanpora eta ateen inguruetara hedatu behar izan zuen.
Batzordeak idazkariari emandako eginkizinari buruzko txostena, herritik kanpo pasatzen ziren bide publiokoen itxierari buruzko informazioa jasotzeko.
AGG-GAO JDIM 2/7/6
Informazioaren iturria Ikusi dokumentuaDenborarekin, Erdi Aroan taxututako ibilbideak zaharkituta geratu ziren. XVIII. mende betean, Argien Mendea edo Ilustrazioarena deitutakoan, aurrerabide ekonomikoa sustatzearen aldeko pentsamolde bat sortu zen. Ideia hori buruan iltzatuta, gobernuek bide azkar eta ibilerrazagoak planifikatu zituzten, merkataritza harremanak hobetze aldera. Hala, Kotxeen Errege Bidea proiektatu zen, orduko zalgurdi sofistikatu berrietara egokitu zena. Arrasatek aurrerabide horri heldu nahi izan zion, eta trazatzen ari zen ibilbide berrian nahitaezko pasabide izaten jarraitzea defendatu zuen.
Bide berria egiteko, lehendik zegoena egokitu eta tarte berriak proiektatu zuren. Obrak egin ziren bidea zabaltzeko, sarbideak aldatzeko eta aldapa pikoak kentzeko. Horrenbestez, herrira Gazteluondoko atetik sartzen zen aldapa kentzeko, gaur egungo Arrasate pasealekua asmatu zen eta sarbide berri bat sortu herriaren albo batetik. Bestalde, desjabetzeak eta lurren trukeak egin ziren bidea zabaldu ahal izateko. Ibaiaren goraldiekin bidea urak hartzea eragozteko, erreketan eraikitako zenbait presa lautzeko agindu zen. Beraz, Arrasatek bide ibilerraz eta azkarrago bat eratu zuen eta, horri esker, garapen ekonomikoa ziurtatu zuen.
Probintziako errepide nagusiaren planoak eta obra baldintzak.
AGG-GAO JDIM2/6/15
Informazioaren iturria Ikusi argazkiaBergarako barrutiko lursail trukeari buruzko dokumentazioa, Errege Bideko obretarako
AGG-GAO JDIM2/6/41
Informazioaren iturria Ikusi dokumentuaArgien Mendean ernatutako ideien abaroan, gobernuek obra publikoak egitera ekin zioten gogoz, garaian ematen ari ziren pentsamolde aldaketak islatu nahian. Testuinguru horretan eraiki ziren gaur egun zutik dirauten udaletxetako asko. Kontzejuak heldutasun betean zeuden, eta udaletxe zaharrei herrien garrantzia nabarmenduko zuen beste eite bat eman behar zitzaien. Kokaleku berria bilatu zen eraikinontzat: Plaza Nagusiak deitutakoak, horiek ere Ilustrazioaren fruitu.
Horrenbestez, Arrasatek bere udaletxea eraiki zuen. Kokalekua aldatu zuen Iturriotz kaletik askoz ireki eta dotoreagoa zen Plaza Nagusira. Horretarako, zenbait orube erosi eta bertan zeuden etxeetako batzuk eraitsi behar izan ziren. Martin Carrera arkitektoaren agindupean proiektatu zen eraikina, eta hark eraiki zuen gaur egun dugun udaletxea, Frantziako arkitektura ereduari jarraituz. Eraikinak 1766an ireki zituen ateak.
Salerosketa, lursail batena, Arrasateko udaletxe berrirako.
AHPG-GPAH 1-2499,A166r-168v
Informazioaren iturria Dokumentua ikusiXX. mendean, industria suspertze aldera garatu ziren ideiek aldaketa handiak eragin zituzten paisaian. Besteak beste, fabrika berriak, langileei ostatu emateko etxebizitzak eta formazio eskolak eraiki ziren, eta horrek Gipuzkoako herri askoren hiri eta landa egitura aldarazi zuen. Arrasate horren adibide garbia da. Biztanleria, Erdi Arotik altzairugintzara emana, sektore horren beharrizanetara egokituz joan zen. Industria horren eskutik, Arrasatek bere lehenengoetako hiri zabalgunea taxutu zuen herrigune historikoaren hegoalde eta ekialdera. Eta, modu horretara, landaguneetako auzoak urbanizatuz joan ziren.
Arrasateko olagizon eta sarraigileen eskaera bati buruzko dokumentazioa, materialak ekartzeko beren fabriketarako
AGG-GAO JDIM2/5/62
Informazioaren iturria Ikusi dokumentuaXX. mendearen hasieran, udalerriaren hegoaldean, Deba ibaiaren ondoan, Unión Cerrajera kokatu zen, Debako eskualdean industria siderometalurgikoaren adierazgarri gorena bihurtuko zen fabrika. Harekin batera migratzaileak heldu ziren beste herrietatik, lan bila. Haiei ostatu ematearren, bizitza bakarreko hainbat etxe eraiki ziren, gaur egun “Komunisten Etxe” gisa ezagutzen direnak. Aprendizen eskola bat ere jaso zen, Arrasateko fabrikek behar zituzten sektoreetan gazte espezializatuak trebatzeko. Eskola horren eraginez, printzipio kooperatibistetan oinarritutako enpresak sortu ziren, eta hori da, hain zuzen, egungo Arrasateren nortasun ikurretako bat.
Ahalordea, Arrasateko ‘Vergarajauregui Resusta y Compañía’ sozietatearekin erlazionaturiko gaietarako.
AHPG-GPAH 2-4345,A646r-647v
Informazioaren iturria Ikusi dokumentua