Berdintasuna

Diru laguntzak

2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, ezartzen du foru administrazioei dagokiela sentsibilizazio jarduerak egitea; toki erakundeak bitarteko materialez eta ekonomikoz eta giza baliabideez hornitzea, berdintasuna erdiesteko diseinatzen diren programak eta jarduerak garatu ahal izateko; eta baita ere baliabideak eta zerbitzu soziokomunitarioak ezartzea, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen lagundu dezaten. Bestalde, legeak administrazioei eskatzen die bultza ditzatela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna erdiestera bideratutako jarduerak aurrera eramaten dituzten elkarteak, eta emakumeen autonomia sustatu eta beren posizio soziala, politikoa, ekonomikoa eta kulturala sendotzen dutenak.

Halaber, 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak, ezartzen du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren jarduera esparruetako bat izango dela berdintasunerako tokiko politika publikoak sustatzea, eta bere funtzioak izango direla laguntza ematea tresna arauemaileak eta tokiko proiektu estrategikoak sortzeko. Era berean, erakunde feministak eta berdintasunerako emakumeen elkarteak indartzeko behar den esparrua ere ezartzen du, horiek abian jarritako proiektu estrategikoei babesa emanez eta emakumeen jabekuntza indibiduala eta kolektiboa sustatzen duten espazio eta prozesuak finka tzen lagunduz. Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, diru laguntza deialdi bat egiten du urtero 2008. urteaz geroztik, diru laguntzak emateko emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuei, bai Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek -banaka edo hainbat udalerri elkarrekin aurkeztuta– eta mankomunitateek aurkeztutakoei bai emakumeen elkarteek eta irabazi asmorik gabeko beste erakundeek aurkeztutakoei.

 

Diru laguntzak egoitza elektronikoan