Haziak

 

 

 

Asko izan dira gure herriaren erakundetzean, autogobernuan eta berdintasunaren aldeko herri politiken garapenean pauso bat aurrera eman eta herri ordezkari izateko hautua egin duten emakumeak. Gutxi batzuk izan ziren, ordea, basamortuan ereiten aitzindari.  

 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan emakume hauei merezi duten aitortza eskainiko diegu “HAZIAK, euskal politikan berdintasuna erein zuten lehen emakumeak” dokumentalaren emanaldiarekin eta protagonisten solasarekin.

 

Martxoaren 7an, astelehena. 
Donostiako Antzoki Zaharrean. 
Arratsaldeko 18:30ean.