Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko departamentuak, Gipuzkoako erakunde sare zabalarekin batera, ziurtatu nahi dugu COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean, enpresa, langile, zein autonomo guztiok eskuragarri dituzuela informazio, baliabide, tresna eta laguntza guztiak.
Horrela, plataforma honetan lan jarduera, enplegu eta laguntza ekonomikoei buruzko informazioa errazten dugu, enpresa esparruaren arabera sailkaturik (autonomoak edo enpresak). Kasu bakoitzean, lau arlotan sailkaturiko jarraibide eta gidaritza aurkituko duzu: osasun laborala, arlo laborala, laguntza publikoak eta zerga-arloa.
Gainera, zure kasua hurbileko eragile batekin kudeatu ahal izango duzu. Laguntza-sare osoa jarri dugu zure eskura, egin beharreko izapideen inguruko argitasuna emateko eta neurri-sorta eskatzeko prozesuan sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Patronalak, enpresen elkarteak, eskualdeko garapen agentziak, besteak beste, osaturiko sare indartsu eta zabala osatzen dugu, laguntza integrala emateko.
Galderak eta zalantzak sortzen ari diren egoera honetan, erantzunak eta irtenbideak ahalik eta modu eraginkorrenean eman nahi ditugu; horregatik, plataforma honetan bertan, jarduera ekonomikoaren, enpleguaren, laguntza ekonomikoen, langileen… inguruko FAQak (ohiko galderak) aurkituko dituzu, prozesu hori errazte aldera.
Gipuzkoako enpresa- eta ekonomia-ehun guztiarekin elkarlanean lan egingo dugu, krisi-egoeraren eragina gutxitzeko eta pertsonen ongizatea, gizarte-kohesioa, enplegua eta Gipuzkoako ehun sozio-ekonomikoaren iraunkortasunean laguntzeko.
*Udaletxeei dagokion informazioa udalerri bakoitzean eskatu beharko da.
*Webgune honetan eskuragarri jartzen den informazioa aurkezten den neurri bakoitzaren erantzuleekin kontrastatu beharko da.