Ohiko galderak

Egunero, orduro, enpresa arduradun, autonomo edo-eta askotariko sektoretako profesionalen zalantzak jasotzen ari gara, ziur asko zuk izan ditzakezunen antzekoak. Gehien errepikatzen direnak jaso ditugu eta erantzun bateratu bat eman diegu, zalantza orokorrak argitu ahal izateko.

Hala ere, ulertzen dugu zure kasua ezberdina dela, bakarra eta partikularra, beraz, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan Gipuzkoako arreta eragile sarearekin, COVID-19aren aurrean laguntza jasotzeko.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartera jotzea gomendatzen dizugu, modu zehatzagoan lagunduko baitizu. Nolanahi ere, aurrerapen gisa, jakinarazten dizugu elkarte horrek ohiko galderen atala argitaratu duela.

Info gehiago
Lagungarria izan al duzu?
Mota hauetako zalantzak argitzeko zure Enpresa Batzordera zuzentzea gomendatzen dizugu, hala ere SEPEk sortutako atari honetan informazio gehigarria eskura dezakezu, enpresa atalean. Info gehiago
Lagungarria izan al duzu?
Europar Batasunak trataera espezifiko bat baimenduko die egoera honen ondorioz krisialdian erori diren enpresen likidezia errazteko bideratutzen diren dirulaguntza berrientzat. Hala ere, arautegi bakoitzak zehaztuko du dirulaguntzek europear arautegien markoan zein erregimen duten. Info gehiago
Lagungarria izan al duzu?
Enpresak berak eta zure gizarte ordezkaritzak informatu behar zaituzte ERTE batek suposatzen duenaz, baina, SEPEk sortutako atari honetan informazio gehigarria eskura dezakezu. Info gehiago
Lagungarria izan al duzu?
Foru Aldundiak, herritarren ongizatearekin eta garapen sozio-ekonomiko orekatuarekin duen konpromisoa berea eginez, hainbat neurri hartzen eta antolatzen ari da, eta horietako bat, gaur egungo egoera arintzen saiatuko den zerga-tratamendua da; eta, ondoren, suspertze sozial eta ekonomikoa aurreratuko duena. Hona hemen, gaur arte, neurri horien laburpena. Hemen eguneratzen joango dira. Info gehiago
Lagungarria izan al duzu?
Momentuz, ez da aurreikusten aktibitatea garatzen den lokalaren alokairu edo errentarekin zerikusia duen dirulaguntzaren zuzkidurarik, promozio publikoetan dauden enpresa horien kasuan izan ezik (parke teknologiko, industrialde edo enpresen udal kabietan). Kasu hauetan kontsultatu beharko da. Info gehiago
Lagungarria izan al duzu?
Autonomoen erregimenean alta emanda dagoen eta alarma egoeraren ezarpenaren ondorioz bere negozioa kaltetua ikusi duen langile orok du dirulaguntzen eskaera egiteko eskubidea. Prozesuaren baitan sortu daitezkeen zalantza ezberdinak argitu ahal izateko Gizarte Segurantzak zalantza guztiak argitzeko bideratu den atari bat garatu du. Info gehiago
Lagungarria izan al duzu?

Galdera eta iradokizunak

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA