Landare-osasunerako produktuen eta kutsagarrien hondakinak

 

Landare-osasunerako produktuak janari-produkzioan arazoak  sortzen dituzten izurri eta gaixotasunak kontrolatzeko erabiltzen dira eta hauen artean aurkitzen dira pestizidak, herbizidak, fungizidak, eta abar.

Produktu hauek giza osasunerako arriskutsuak izan ez daitezen, erabilera-protokolo batzuk eskatzen dituzte, aldi berean ingurugiroarentzat (landare eta animaliak barne) ere arriskua kontrolatzen delarik.

Landare-osasunerako produktu bakoitzak erabilera-dosi bat du eta laborantza konkretu batentzat dago baimendua. Trataturiko barazki, fruitu edo berdura hori kontsumitu ahal izateko, erabilera bukatu ondoren epe konkretu bat itxaron behar da (itxarote epea). Epe hori iragan ondoren aplikaturiko produktu kopuruak (hondakinen bat balego) legediak ezartzen dituen muga edo kopuruen azpitik egon behar du. Legediak ezartzen duen muga honi Gehieneko Hondakin-Muga deritzo.

Laborategiko analisiekin landare-osasunerako produktuen presentzia zehazten da, kuantifikazio muga baten gainetik. Kuantifikazio muga hori beti GHMaren berdina edo txikiagoa da. Honek zera esan nahi du, kuantifikazio muga horren gainetik presentzia detektatu ezkero, hondakinaren kopurua ere zehaztu daitekeela.

Erabiltzen diren analisi-teknika orokorrenek (HPLC eta gas-kromatografia) pestizida bi talde handi detektatzen dituzte, produktuen propietate fisiko kimikoen araberakoak. Eskaera-orriko zerrendan agertzen diren materia aktiboak gaur egun gehien erabiltzen direnak dira. Hala ere, besteren bat zehaztu nahi izan ezkero, informazio gehigarria eskatu beharko da. Orokorrean, teknika bakoitzarentzat zerrenda osoa aukeratzen da, metodologia honekin prozesu bakoitzak hainbat emaitza ematen baititu.

Eskaera-orria

Laginen bidalketa

Laginek laborantza guztiaren adierazgarri izan behar dute

Gutxieneko kopurua/kantitateak (gutxi gorabehera):

  • Tomatea: tamaina ertain edo handiko 5 unitate
  • Letxuga: 3 unitate
  • Zerba: 5 orri-mami
  • Piperra: 24 unitate
  • Porrua: 5 unitate
  • Pipermina: 24 unitate
  • Espinaka: 50 orri
  • Lekak: 0,5 Kg.
  • Beste batzuk: kontsulta egin

Ontzia:

Plastikozko poltsa opakua.

Kontserbazio egokirako baldintzak:

Hozkailuan gorde

Laginak laborategian uzteko egunak:

Astelehen, astearte eta asteazkenak (8:00etatik 14:30etara)