Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuak haurrak eta nerabeak astialdiaren bitartez bizitzarako trebatzen dituzten hezkuntza ez-formaleko zerbitzuak dira. Neska-mutil guztientzat dira: izan ere, haiek egiten dituzte, beraiek taxutzen dituzte, bertako hezitzaileen bide-laguntzarekin eta prozesu horretan parte hartuz.
Covid19ak kalte egin die haur eta nerabeen osasun eta emozioei; hilabete batzuetan beren garapen, osasun eta ongizaterako funtsezkoak diren giza kontaktu, aire libre, mugimendu eta bat-bateko jolasik gabe egon dira. Orain, berreskuratu egin behar dute galdutako lagun, hezitzaile eta ikaskideekiko harremana, arnasberritu. Hori horrela, inoiz baino garrantzitsuagoak eta beharrezkoagoak ditugu haurtxokoak eta gaztelekuak.
Zerbitzu hauek burutu dute egungo egoerak eskatzen dituen osasun- eta segurtasun-neurri berrietara egokitzeko prozesua, Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 10eko Aginduan jasotzen dena betez, adingabeekin egiten duten esku-hartzea modu egokienean egiten jarraitu ahal izateko.
Haurtxoko eta Gaztelekuetarako dokumentu baliagarriak
Haurren eta nerabeen eskubidea delako haien beharrak eta nahiak asetzen dituzten espazioak eta ekintzak izatea, betiere osasun eta segurtasun neurriak hartuz.
Haur eta nerabeen garapenerako eta bizitzarako hain beharrezkoak diren bizipen-esperientziak eta -aukerak murriztu direlako eta haurtxoko eta gaztelekuetan espazio horiek eskaintzen direlako.
Inoiz baino beharrezkoagoa den aisialdiaren kontzeptu aberatsa eskaintzen dutelako, gustukoak dituzten ekintzak modu seguruan egiteko aukera emanez.
Jolasaren bidez, berdinen arteko harremana sustatuz, dibertituz... ezin konta ahala gai jorratzen direlako: aniztasunaren balioa, genero-berdintasuna, sormena, adiskidetasuna, euskara, adimen emozionala, guztiak ezinbestekoak.
Bertan barneratzen dituztelako hezkuntza formalean zein eskolaz kanpoko beste jardueretan eskuratzen ez dituzten gaitasunak eta balioak, herritar aktibo eta autonomo izateko baliagarriak direnak.
Elkarrekin bizitzen ikasten dutelako: beraien arteko errespetua, elkarri entzutea, taldean lan egitea....
Protagonistak haiek direlako eta beraientzako espazioa delako. Haur eta nerabeen zaintza erdigunean jartzen duten zerbitzuak direlako.
Herriko beste eragileekin harremanetan daudelako, komunitatean txertatuta daudelako. Ekipamendutik harago esku-hartzeko gaitasuna dutelako, baita ingurune birtualean ere.
Zerbitzu profesionalak eta seguruak direlako eta euskaraz gozatu daitezkeelako, haur eta nerabe batzuentzat aukera bakarretarikoa izanik.
Jende berria eta anitza ezagutzeko aukera ematen dutelako, guztientzat irekita daudelako. Eta aspaldian ikusi ez dituzten lagunekin egoteko lekua ere badelako.
Atal honetan bildu ditugu Covid19aren testuinguruan astialdian lanean ari zareten profesionalentzako baliagarriak eta lagungarriak izan daitezkeen hainbat baliabide bildu ditugu: haurtxokoak eta gaztelekuak martxan jartzeko dokumentuak, sustapen-lana digitalki burutzeko informazioa, prestakuntza, etab.