1090x560

 

Gazteak auzolanean

 

Izango Zara programaren barnean, gazteei bereziki zuzendutako bekak aurkituko dituzu, Gazteak Auzolanean izeneko egitasmoa. Hauen helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko

Gutxienez 3 pertsonak, 18 eta 30 urte arteko gazteek, osaturiko taldeek parte har dezakete. Horiek proiektu bat gauzatzea proposatu beharko dute, baina ez dira elkarte edo enpresa gisa eraturik izango eta, hortaz, ez dute nortasun juridikorik izango.

Gehienezko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Diru laguntza hauen kopurua osoa 10.000 eurokoa.

 

Deialdia

 

 

2019an hautatutako proiektuak ezagutu

512x180

Pelusa

Emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua duen proiektua da. Tolosan eta Donostian burutuko da: asteburu batean emakumeen sexualitateari buruzko dinamika ezberdinak egingo dira.

 

Informazio gehiago

512x180

Modahara

Gazte migratzailez eta bertako gazteez osatutako talde honek, kulturartekotasuna eta elkarren ezagutza sustatuko ditu jarduera kultural ezberdinak garatuz. Horretarako, elkarbizitzarako topaguneak eta elkartasun afariak antolatuko dituzte, batez ere, Donostia inguruan.

Informazio gehiago 

 

Aurreko urteetako proiektuak ezagutu

 

 

Harremanetarako

 

Helbidea

Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia

Harremana

Gaztegune