Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
TALENTUAK 2019 - GAZTEAK AUZOLANEAN
SARA VIGLIONE, SARA ODRIOZOLA, CLARA BERGARETXE, LEYRE JAUREGUI, IRATI RODRIGUEZ (PELUSA)
Pelusa proiektua aurrera eramaten lagundu digu laguntzak (emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua duen ekimenak.). Ekonomikoki lasaitasun handia eman digu hau jasotzeak; izan ere, prozesuan oso garrantzitsuak izan diren hainbat ekintza kontratatu ahal izan ditugu, proiektua asko profesionalizatuz.
Horrez gain, udalekin eta beste eragileekin harremana asko erraztu digu, Auzolanetik etorritako proiektu bat izanda, Aldundiaren nolabaiteko babesa genuelako. Hala ere, egia da udaletatik jaso dugun onarpena eta babesa oso handiak izan direla, eta euren esku zegoen guztia egin dutela proiektua aurrera ateratzeko.
TALENTUA 2019 - MUSIKA
JABIER ZURRO ADURIZ
Bekak atzerrian master bat burutzen lagundu dit, nire helburuak betetzeko lasaitasun gehiago emanez. Adibidez, orkestra ezberdinetako probak egiteko hartu behar ditudan trenak ordaintzeko, bizi naizen hirian dauden eskaintza kulturalei probetxu ateratzeko (orkestra ezberdinetako kontzertuak ikusi eta ideia berriak atera), etab.
Twitter:
Facebook:
TALENTUA 2019 - MUSIKA
JON URDAPILLETA MARTIN
Bekak interpretazio-master bat egiten lagundu dit, horren ezaguna eta ospetsua den Royal Academy of Music of London erakundean, hain zuzen. Aukera paregabea iruditzen zait horrelako laguntza bat izatea Gipuzkoako Aldundiaren partetik, musika mailan gazteei bikaintasuna lortzeko aukera ematen dielako. Mila esker.
Facebook:
facebook.com/jon.urdapilletamartin
Instagram:
TALENTUA 2019 - MUSIKA
ANDONI MONUX UGALDE
Bekari esker, tubako master-ikasketak egiten ari naiz Züricheko Arteen Unibertsitatean. Urte askotan Anne Jelle Visser maisuarekin ikastea amestu nuen. Goi-mailako ikasketak Amsterdamen burutu ondoren, berarekin ikasteko aukera azaldu zitzaidan eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker, egun munduko tuba-ikasgela garrantzitsuenetariko batean ikasten ari naiz. Jakina denez, Suitza oso herrialde garestia da; beraz, beka hau ezinbestekoa da neure ibilbide profesionalean aurrera egin ahal izateko.
Esker onekoa sentitzen naiz, Foru Aldundiak ni bezalako euskal gazte askori laguntzen egiten duen lan apartagatik.
TALENTUA 2019 - MUSIKA (NICANOR ZABALETA BEKA)
GONZALO MARTIN RODRIGUEZ
Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza izan ez banu, ezin izango nituzkeen egin Estatu Batuetan burutu ditudan musika-ikasketak, nire trebakuntza maila handitu dutenak. Hemen, Estatu Batuetan, erronka politak topatzen ari naiz etengabe, eta laguntza ezin hobea. Bi osagai horiek ezinbestekoak direla iruditzen zait nire garapen artistiko zein pertsonalerako. Gazte guztiak animatzen ditut abentura honetan izena eman dezaten.
Laguntza izan ez banu, ezinezkoa izango nuen Estatu Batuetan burutu ditudan musika-ikasketak egitea".
GONZALO MARTÍN RODRÍGUEZ
TALENTUA 2019 - DANTZA
NEREA BAKERO ARAKAMA
Bekari esker posible izan dut dantza garaikideko ikasketak egiten jarraitzea. Bide batez, maila profesionalago batean jardutea eta hain konplikatua den dantza mundu honetan bide egitea da nire asmoa. Uste dut gero eta gertuago nabilela.
Hain konplikatua den dantza mundu honetan bide egitea da nire asmoa. Uste dut gero eta gertuago nabilela".
NEREA BAKERO ARAKAMA
TALENTUA 2019 - ARTE DRAMATIKOA
MAITE LOPEZ LEGARDA
Interpretazio-ikasketak amaitzen ari naiz Madrilgo Juan Carlos Coraza estudioan. Bigarren aldia da beka jasotzen dudana, eta ezinbesteko laguntza izan da niretzat, ikasketez gain, aurten mintegi berezietan parte hartzeko aukera izan dudalako. Gazte guztiak animatzen ditut diru-laguntza eskatzera, ikaragarri ondo daude-eta. Mila esker.
TALENTUA 2019 - IKUS-ARTEAK
ANDONI ZAMORA CHACARTEGUI
Sandberg Instituut-en Studio for Immediate Spaces masterra egiten ari naiz, esperientzia ezin hobea, laguntza honek erabateko askatasuna eman didalako proiektu artistiko handi batean parte izateko. Hari esker, aurreikusita nituen helburuak betetzen ari naiz, eta emaitzak hortxe dira. Masterreko bi urte hauek oinarri sendoa dira etorkizunean artista eta disenatzaile gisa jarduteko.
Instagram: instagram.com/harenhoh
Laguntza honek erabateko askatasuna eman dit proiektu artistiko handi batean parte izateko".
ANDONI ZAMORA CHACARTEGUI
TALENTUA 2019 - IKUS ARTEAK (LABORE BEKA)
IMANOL SÁNCHEZ DÍEZ
Aukera ikaragarria izan da niretzat bi urtez jarraian Labore beka jasotzea, Gipuzkoako museoetan site-specific proiektuak garatzea ahalbidetu baitit. Onartu behar dut, laguntza ekonomikoaz gain, Aldundia bezalako babesle bat atzetik egoteak nire ibilbide artistikoari bultzada handia eman diola. Lehen urtean San Telmo museoan instalazio bat egin nuen, eta aurten Donostiako Aquarium-en beste proiektu bat aurkezteko aukera izango dut maiatza aldera.
Nire ekoizpena, oro har, argiarekin eta hautematearekin lotzen da.
TALENTUA 2019 - ETNOGRAFIA
MIREN BERECIARTU LUNA
Kultura ondare higigarriaren zentroan (Gordailua) etnografiaren alorrean prestakuntza egiteko aukera izan dut. Gordailuan etnografiaren arloan lan egitea eta Gipuzkoako ondare kulturalaren oparotasuna bera ere nire bide profesionala modu sakonean aberasten ari dira. Esperientzia hau guztiz onuragarria izaten ari denez, gure ondarearen oparotasunean murgiltzeko dudan gogoa geroz eta handiagoa da.
Esperientzia hau guztiz onuragarria izaten ari denez, gure ondarearen oparotasunean murgiltzeko dudan gogoa geroz eta handiagoa da".
MIREN BERECIARTU LUNA
TALENTUA 2019 - LANKIDETZA - GAZTE KOOPERANTEA
ELIXABETE ABECIA HERNANZ
Proiektu honi esker, bertatik bertara ezagutu ahal izan ditut Rio de Janeiroko faveletako biztanleek egunero bizi dituzten zailtasun eta bidegabekeriak. Asentamendu irregularrak direnez, gobernuaren politikak guztiz errepresiboak dira: etengabe arriskuan jartzen dute biztanle errugabeen bizitza, beldurra sortzen dute... Diskriminazio horrek are gehiago zailtzen die bizilagunei baliabideak eta aukerak eskuratzea, eta horrek izugarri oztopatzen du komunitate horien garapena eta aurrerapena.
Bestalde, Brasilgo hiri honetan arrazakeria nabaria zen beltzekiko eta mestizoekiko. Zoritxarrez, arraza beltza pobreziarekin lotu ohi da; eta uste dut horregatik ez dutela inolako loturarik beren sustrai afroondorengoekin (gastronomia, erlijioak, jantziak...), eta hala beren kultura-ondarea nabarmen galtzen dutela.
Bidaia honetan bi gogoeta egin ditut:
1. Pertsonen testuingurua ezagutu gabe ez epaitzeko edo diskriminatzeko ideia indartu dut. Uste dut horrelako esperientziak bizitzeak asko lagunduko lukeela aurreiritziak eta fobiak saihesten.
2. Euskal Herrian gure kultura babesteko egin diren ahaleginak baloratzen lagundu dit.
TALENTUA 2019 - LANKIDETZA - GAZTE KOOPERANTEA
AINHOA SALABERRIA GARMENDIA / JUNE LECUONA HUICI
Ezin dut bizitakoa laburtu. Banekien berezia izango zela, are bereziagoa lehen boluntario-lana izanda. Hala ere, aurreikuspen guztiak gainditu, eta ezin dut alaiago egon; asko eskertzen dut.
Eskerrak eman nahi nizkioke Proyde-Proega Fundazioari nahiz Trinidaden harrera ezin hobea egin diguten pertsona guztiei. Bereziki Eutiquio eta Lindari, ezin baita halako bizipen ahaztezinean haiek baino pertsona hoberik eduki alboan. Eskerrik asko esperientzia hau bizitzea egia bihurtu duzuen guztioi.
Orain gutxi iritsi arren, beste urte batean bueltatzeko irrikan nago, Trinidaden utzi baitut ni naizen horren zatitxo bat.
Bihotz-bihotzez, mila esker guztioi.
IRAKURRI TESTU OSOA
TALENTUA 2019 - LANKIDETZA - GAZTE KOOPERANTEA
MYRIAM IRIZAR OCINA
Joan den udan, Blue Sky ikastetxean eta Rafiki erakundean (Arusha, Tanzania) egiten zen lana gertutik ezagutzeko aukera izan nuen. Abuztuan, beste behin, bekari esker, boluntario-lanera itzuli eta Tanzaniako beste alderdi bat ezagutu ahal izan dut.
Esperientzia desberdina izan da. Ez hobea, ez okerragoa, besterik gabe desberdina. Joan den urtean ez nuen ezagutu ez non lan egingo nuen, ezta jendea ere, baina, azken honetan, banekien zer errealitaterekin egingo nuen topo, non egongo nintzen lankidetzan eta, batez ere, Rafikiren familia ezagutzen nuen. Azken finean, inoiz ez naiz aspertuko esperientzia hau partekatu dudan pertsona harro guztiei eskertzeaz; izan ere, etxetik milaka kilometrora egon arren, Tanzania niretzat etxe bihurtu dute.
TALENTUA 2019 - LANKIDETZA - GAZTE KOOPERANTEA
MAIDER ARANO SALDIAS / LAIDA REGUILLADA YUBERO / GARBIÑE AIZPURUA LÓPEZ / AIORA ESCUDERO MENDIZABAL / OLAIA GARCÍA GARMENDIA / KRISTINA ARTOLA BAZ / AMAIA GARCIA PRADO / CANDELA MANJÓN EBERIO/ EKHI MERKETEGI IZTUETA
Joan den uztaila eta abuztuan zehar, Andoaingo Jende Xumea taldeko gazteok nazioarteko boluntario-lan bat bat burutzeko ohorea izan genuen Boliviako Santa Cruz hirian.
Egonaldiko kooperazioa, hiriko bi egoitza ezberdinetan eman genuen eta "ziguten". "Ziguten" diodgu, eman genuena baino gehiago jaso genuelako: bi egoitza funtsezko bezain ezberdin hauek maitasunaren merkatu dira, maitasuna eman eta jaso baitugu alde guztietatik, bakoitzak eman dezakeen moduan noski.
Los Huérfanos du izena ostatu hartu genuen umezurtztegi zentrikoak, hiriko lehen eraztunaren barnean dagoenak. Bertan igaro genuen esperientziaren zati potoloena, zaurgarritasun-egoeran zeuden gaztetxoekin denbora eta ilusioa partekatzen. Inprentako eginbeharrak, etxeko lanak edota aisialdiko jarduerak burutu genituen, besteak beste; nahikoa finkatuta zegoen errealitate ekonomiko, emozional eta sozial gordinez jabetzeko.
Esperientziaren bigarren kokagune nagusia, hiriaren kanpoalde pobrean aurkitzen zen "Plataforma Solidaria" erakundea izan zen. Hemen, auzo txiro honetako hainbat betebehar burutzen laguntzen genuen, batez ere laguntza akademikoan, instalazioen hobekuntzan, haurtzaindegian edota jangela sozialean.
Hiriko gune behartuenetako bat izanik, hiriaren erdialdeko "aberastasun erlatiboan" kokatutako umezurtztegian baino egoera tamalgarriagoekin egon ginen kontaktuan, orokorrean. Bestalde, Boliviarekin maitemintzeko azken ikutua izan zen herrialdeko txoko azpimarragarrienak ezagutuz egindako 5 eguneko bidaia: Sucre, Potosí, Uyuni, La Paz… Izadiak oparitutako hainbat paradisu, hiri kolono eta meatzarietatik at, Santa Cruzeko hiriaz kanpoko egoera soziopolitikoak aztertzeko aukera paregabea izan genuen.
Esanak esan, jasotako bizipenak direla-eta, esperientziari ohore deitzeko eskubidea eman diegu gure buruei; bizi-grinez etxera bueltatzeagatik eskerrak ondoan izan ditugunei ematen baitizkiegu.
Instagram: instagram.com/jendexumea/