ENERGIA Jardunaldiak 2021

Energia Komunitateak sortzen

Gipuzkoa Energia 2050 estrategiak proposatzen duen ereduak Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak foru-programaren sorreratik energiaren ikuspegiari ematen dion tokiko ikuspegia berresten du. Gainera, “neguko paketeak”, klima- eta energia-ekintzak bateratzen dituenak, aurreikusitakoaz elikatzen da.


Eredu honen zutabeetako bat autokontsumorako energia banatua sortzea da: energia sortzeko instalazioak kontsumo-puntutik gertuen kokatuz, horren kontrola bultzatzen da, eta eskaeraren kudeaketa askoz ere eskuragarriago geratzen zaio kontsumitzaileari, banaka edo/eta kolektiboki. Eta, zehazki, kolektibitatean bihur daitezke autokontsumorako proiektuak ekimen anitzetan sorkuntza hutsetik haratago joanaz: energia-pobreziaren aurka borrokatzeko, energia-birgaitzeak bultzatzeko, mugikortasun elektriko jasangarria bultzatzeko, biltegiratzeko eta mikrosareak egiteko ….


Energia Jardunaldi hauetan, erabiltzaileak protagonista bihurtzea lortu duten Energia Komunitateen ereduak ezagutuko ditugu, baita lanean hasi diren lurraldeko hiru udalerriren esperientzia ere. Aintzat hartu ditzagun guztiak, jasangarritasun energetikoaren bidean aurrera egiteko.


 
 

     

             ENERGIA Jardunaldiak 2021

              Koldo Mitxelena Kulturunea

                  Donostia

                  2021eko urriak 28, osteguna

               Ikusi egitaraua 

               Izen-ematea

   

Izena eman nahi dut