Udalei eta erakunde publikoei emandako diru laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2006. urteaz geroztik, udaletan aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko hainbat jarduketa lagundu ditu diruz; aurrena, Tokiko Agenda21eko Ekintzen Planak bultzatzeko laguntza programaren bitartez, eta 2013. urteaz geroztik, berriz, laguntza programa espezifiko baten bitartez, eta onuradunak izan dira udalak, udal erakunde autonomoak eta partaidetzako merkataritza sozietateak, partaideak izanik sektore publikoko eta udal nahiz eskualde eremuko enteak.

Zebait deialditan planak (energia planak idaztea) eta mota desberdinetako proiektuak (kanpoko argiztapena, barruko argiztapena, aire-girotzea, ur-bero sanitarioa, monitarizazio edo auditoria energetikoa, inguratzaileak birgaitzea, biomasako galderak instalatzea eta energia berriztagarrien instalazioak) dirulagundu dira. Azken bi deialdietan, planak bakarrik izan dira diruz lagundu direnak.

2018ko deialdia

Prozedura mota

Eskaeren aukeraketa elkarrekiko norgehiagoka prozedura baten bidez egin da.

Diruz lagundu zitezkeen jarduerak

Honelako jarduketa motak izan dira diruz lagundu zitezkeenak:

  • Energiaren arloan udal eta eskualde ekintzak antolatzeko eta definitzeko planak.
  • Eraikin publikoetan, garraio publikoetan eta energia kontsumitzen duen beste edozein alorretan energia eraginkortasuna honetzeko azterketa eta planak.
  • Energia berriztagarriz elikatutako distrituko bero sareak edo argindar sare banatuak jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Energia berriztagarrien instalazioa eraikin publikoetan jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Energia berriztagarrizko energia eta bero ekoizpenerako instalazioen egungo eskaeraren eta eskaera potentzialaren azterketa.
  • Energia berriztagarriaren bidezko energia eta bero ekoizpenaren potentzialari eta dauden baliabideei buruzko azterketa.
  • Energia berriztagarriak ezartzeko planak.
  • Pobrezia energetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak.

Diruz lagundu ez diren jarduerak

Laguntza programa honetan ez dira sartu ondorengo jarduketak:

  • Obra proiektuen eta instalazio proiektuak idaztea eta gauzatzea.
  • Auditoria energetikoak eta monitorizazio energetikoko sistemak.
  • Eraginkortasun energetikoetako egiaztagiriak.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko entitate hauek eskura zitzaketen oinarri hauetan araututako diru laguntzak:

  1. Udalak.
  2. Mankomunitateak.
  3. Merkataritza udal sozietateak.
  4. Merkataritza eskualde sozietateak.

Informazio gehiago

Dirulaguntzen ataria

Oinarri arautzaileak

Dirulaguntzen ebazpena